Via Domitia
Via Domitia, Galian, zehazkiago Gallia Narbonensis probintzian, gaur egungo Frantziaren hegoaldean eraiki zen lehen galtzada erromatarra izan zen, Mediterraneo itsasoarekin paraleloan zihoana, Alpe eta Pirinioen artean. K.a. 118an eraiki zuen Gnaeus Domitius Ahenobarbus prokontsulak, honengandik izena hartu zuelarik.
Gaur egungo bide eta autobide askok jarraitzen dute antzinako Via Domitiaren ibilbidea, N85 eta N100 errepide nazionalen eta A9 autobidearen kasua da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdetik mendebaldera, Via Domitiak honako ibilbide hau jarraitzen zuen:
Segusion, gaur egungo Susan abiatzen zen, Piamonten, Italian. Alpeak zeharkatzen zituen Montgenèvren 1800 metroko garaieran. Han, santutegi harri batek, Druantium edo Sommae Alpes, bidaiariari, Galia Zisalpina atzean utzi zuela adierazten zion.
Orduan, banan banan, gaur egungo Frantziako erromatar hiriak gurutzatzen ziren
- Brigantio (Briançon): Hornitze geldialdia
- Vapincum (Gap): Herri txiki bat hiri deitzen hasi zena IV. mendean.
- Eberodunum (Embrun): Alpe Maritimoak probintzia txikiaren hiriburua 297tik aurrera
- Caturigomagus (Chorges): Mugatokia Alpeak eta Gallia Narbonensis probintzien artean.
- Segustero (Sisteron): Hemen, Via Domitiak, gaur egungo Rue Droite eta Rue de la Saunerie kaleek jarraitzen dute.
- Apta Julia (Apt): Julio Zesarrek sortua jada existitzen zen bidearen ondoan, K.a. 50ean
- Cabellio (Cavaillon)
- Glanum (Saint-Rémy-de-Provence): Antzinako greziar kolonia
- Ugernum (Beaucaire)
- Nemausus (Nimes) Hiri garrantzitsua erromatar garaian. Hemen, Via Domitia, gaur egungo Rue Nationale kalearekin bat dator.
- Ambrussum: Gaur egun ez da inor bertan bizi. Bertan geratzen da Pont Ambroix zubiaren arku bakar bat.
- Sextantio (Castelnau-le-Lez)
- Baeterris (Béziers): Augustok sortua.
- Narbo Martius (Narbona): Lehen erromatar kolonia Galian, K.a. 118an sortua eta Gallia Narbonensis probintziako hiriburua.
- Ad Viscensimum (Fitou) bideko geltoki bat.
- Ruscino: Erromatar hiri garrantzitsu bat, gaur egun bertan inor bizi ez dena, gaur egungo Perpinyà hiriaren hegoaldean dagoena.
Amaierako bidegurutzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruscinon, galtzada bi zatitan banatzen zen: bata kostaldetik zihoana eta bestea barnealdetik.
- Kostaldetik zihoan zatia Portus Venerisen amaitzen zen, (Port-Vendres eta Banyuls).
- Barnealdeko zatiak Pirinioetara jotzen zuen, tontorrera Summum Pyrenaeumean iritsiz (Panissars mendatea La Junquera).
Hispaniara heltzen da
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbidearen izena Via Augustara aldatzen zen Espainian sartu ondoren, Decianan (La Junquera). Izen berri honekin, Gadir (Cadiz)eraino zihoan.