Via Maris

Via Maris (latinezko esangura: «itsasoko bidea») antzinako Mediterraneo ekialdeko kostaldeko bide bat izan zen, Antzinateko lehenetariko hainbat zibilizazio lotu zituena.[1]
Antzinako munduko biderik garrantzitsuenetako bat zen, Egipto Siriarekin eta Mesopotamiarekin lotzen zuena. Ibilbide gehiena kostaldetik egiten zuen. Bertatik gertu jaio ziren asentamenduek garapen bizkorra izan zuten, eta asko hirigune bihurtu ziren, mendebaldeko eta ekialdeko ezaugarrien nahasketa aberatsa zutenak.[2]
Historia eta ibilbide ahalgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolitoan dagoeneko erabili zenaren zantzuak daude, eta segurtasunez, Brontze Aro goiztiarrean datatua dago.[1] Galtzadak Egipto iparraldeko Siria, Anatolia eta Mesopotamiako inperioekin lotzen zuen, Sortaldeko Mediterranear kostaldea jarraituz.[3][4][5][6]
Via Maris erromatar izena da, baina lehenago, filistiarren lurreko bidea bezala ezagutzen zen, egiptoarrek "Horusen bidea" ere esaten zioten. Kristautasunarekin oso lotuta, Via Maris izenaz ezagutzen dugun lehen lana Isaiasen Bibliaren testua da, beti ere, latinezko itzulpenean (Isaias, 9:1). Vulgatan, Itun Berriaren latinezko itzulpenean ere avgertzen da Mateo, 4:15 lerroan:
Terra Zabulon et terra Nephthalim via maris trans Iordanen Galilaeae gentium.
Erromatar inperioaren erori ondoren, iturri literarioek bide hori izendatzeari utzi zioten, harik eta Erdi Aroan, gurutzadekin, autore batzuen idazkien parte izatera itzuli zen arte. Horiek amaitu eta Lur Santurako erromesaldiak hasi zirenean, Akreko portura galeran iritsi eta Via Maris zeharkatzea zen ibilbiderik erabilienetako bat.
Intsentsuaren ibilbideak bat egiten zuen Via Marisekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Negev basamortua (egungo Israelen hegoaldean) eta portu-hiriak, ekialde-mendebalde lerraduran, lotzen zituzten komunikazio-bideek osatzen zituzten arabiar merkataritza-bideen mendebaldeko sekzioak, Arabiako penintsularen eta Mediterraneo itsasoaren artean. Negev basamortuan antzinako lau nabatear hiri zeuden (Avdat, Haluza, Mamshit Kurnub eta Shivta), baita intsentsua eta espeziak azken helmugara (Mediterraneoko arroa) iristeko ibilbideak mugatzen zituzten zenbait gotorleku ere. K.a. III. eta II. mendeen artean izan zuen hedapenik handiena. Olibanoa (erretxina aromatikoa) eta arabiar mirra, indiar espeziak, ebanoa, zeta, ehunak, artileak, lumak, animalien larruak eta Ekialdeko Afrikako urrea bezalako ondasunen merkataritzarako kanala izan zen.[2]
Ibilbide ahalgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago argi nondik nora zuen ibilbidea baina proposamen baten arabera, Sidon hiritik Eszitopolis-era (gaur egun Beit She 'an) zihoan, Israelgo iparraldean. Beste proposamen batzuek diotenez, Gazan hasten zen, Axkelon, Axdod, Yavneh eta Jaffa zeharkatzen zituen, eta Yarkon ibaian amaitzen zuen, egungo Israelen erdian. Ikertzaileen artean ez dago akordiorik ibilbideari buruz, ezta bide zahar hau igarotzen zen hiriei buruz ere[2]
Kantauriko "Via Maris"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atlantikoan Via Maris izena eman zaio Galia eta Hispania arteko bideari. Bide hori Oiassotik igarotzen zen eta Kantauri itsasoan erromatartzea ezartzeko funtsezkoa izan zen. Hau da, egungo historialari espainiarrek Via Maris izena erabili dute Erromatar garaiko Kantauriko itsas bide hori izendatzeko, bere kabotaje eta merkataritza portuak zituena eta Atlantikoko itsas bidearen osagaia zena.[7][8][9][10][11]. Nazioarte mailan, ordea, izen hori Egipto eta Palestinako kostaldeko bide historikoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Via Maris | ancient route, Middle East | Britannica» Encyclopedia Britannica (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) .
- ↑ Aharoni, Yohanan. (1979). The land of the Bible: a historical geography. (2d ed., rev. and enl. argitaraldia) Westminster Press ISBN 978-0-664-24266-4. (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ Dorsey, David A.. (1991). The roads and highways of ancient Israel. Johns Hopkins University Press ISBN 978-0-8018-3898-9. (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ Förster, Frank; Riemer, Heiko. (2013). Desert road archaeology in ancient Egypt and beyond. H. Barth Institut ISBN 978-3-927688-41-4. (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Ingelesez) «The Via Maris» Via Maris (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ Morillo, Ángel. «El Atlántico norte durante la época romana: de frontera a via maris» F. Prados, I. García Jiménez y G. Bernard (eds.), Confines. Los extremos del mundo durante la Antigüedad, Alicante, 2012, 397-437 (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bizkaia, Ondarea. (2024-03-15). «Los caminos del mar en Bizkaia: Via Maris romana y rutas de cabotaje. » Ondarea Bizkaia» Ondarea Bizkaia (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ Fernández Ochoa, Carmen; Morillo Cerdán, Ángel. (2015). «La "Via Maris" y la implantación romana en las costas de Cantabria» Sautuola: Revista del Instituto de Prehistoria y Arqueología Sautuola (20): 185–199. ISSN 1133-2166. (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Ingelesez) Carreras, CèSar; Morais, Rui. (2012-11). «THE ATLANTIC ROMAN TRADE DURING THE PRINCIPATE: NEW EVIDENCE FROM THE WESTERN FAÇADE» Oxford Journal of Archaeology 31 (4): 419–441. doi:. ISSN 0262-5253. (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Ingelesez) Morillo, Ángel; Fernández Ochoa, Carmen; Salido Domínguez, Javier. (2016-08). «Hispania and the Atlantic Route in Roman Times: new Approaches to Ports and Trade» Oxford Journal of Archaeology 35 (3): 267–284. doi:. ISSN 0262-5253. (kontsulta data: 2026-01-28).