Viana do Castelo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Viana do Castelo
Portugal Portugalgo udalerria
Viana do Castelo.JPG
bandera armarria
Administrazioa
Estatua  Portugal
Eskualdea Iparraldekoa
Azpieskualdea Minho-Lima
Barrutia Viana
Antzinako probintzia Minho
Udalerria VCT.png 
Fregesiak 40
Geografia
Koordenatuak 41° 42′ 00″ N, 8° 50′ 00″ W / 41.7°N,8.8333333333333°W / 41.7; -8.8333333333333Koordenatuak: 41° 42′ 00″ N, 8° 50′ 00″ W / 41.7°N,8.8333333333333°W / 41.7; -8.8333333333333
LocalVianaDoCastelo.svg
Azalera 314 km²
Demografia
Biztanleria 88.767 biztanle (2011)
Dentsitatea 0.28
Informazio gehigarria
Sorrera 1258
Udal webgunea

Viana do Castelo Portugalgo ipar-mendebaldean dagoen kostaldeko hiria da, izen bereko barrutiaren hiriburua eta udalerririk populatuena dena. 2011eko erroldaren arabera 88.767 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Caminha, ekialdean Ponte de Lima, hegoaldean Barcelos eta Esposende eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa mugakide ditu.

Fregesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Afife
  • Alvarães
  • Amonde
  • Vila Nova de Anha
  • Areosa
  • Barroselas
  • Cardielos
  • Carreço
  • Carvoeiro
  • Castelo do Neiva
  • Chafé
  • Darque
  • Deão
  • Deocriste
  • Freixieiro de Soutelo
  • Lanheses
  • Mazarefes
  • Meadela
  • Meixedo
  • Monserrate
  • Montaria
  • Moreira de Geraz do Lima
  • Mujães
  • São Romão de Neiva
  • Nogueira
  • Outeiro
  • Perre
  • Portela Susã
  • Santa Marta de Portuzelo
  • Santa Leocádia de Geraz do Lima
  • Santa Maria de Geraz do Lima
  • Santa Maria Maior
  • Serreleis
  • Subportela
  • Torre
  • Vila de Punhe
  • Vila Franca
  • Vila Fria
  • Vila Mou
  • Vilar de Murteda

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Mesolito garaian jadanik Viana populatua izan zela, baina lehenengo asentamendua Santa Luzia mendiaren inguruan eraiki zuten erromatarrek.

1258an Alfontso III.a Portugalgoak foru gutuna eman zion Viana da Foz do Lima herriari. XV mendean katedral erromanikoa eraiki zen. XVI mendean itsas-portuak garrantzi handia hartu zuen Aurkikuntzen Aroko exploratzaile portugaldarren erreferentziazko kaietako bat bihurtu baitzen. Ardoa, fruitak eta gatza exportatzen zituen eta teilak, ehunak eta beira inportatu. Gaur egun ikus daitezkeen eraikin historiko gehienak garai hartan eraikiak dira, esate baterako Misericórdia etxea, 1589ko flamenko estilokoa. Harresiak eraiki zituen Galizia eta Ipar Afrikatik zetozen piraten erasoei aurre egiteko.

Hurrengo mendeetan aberasten jarraitu zuen hiriak, Maria II.aren garaian goia jo zuelarik. 1852an erreginak Associação Comercial de Viana do Castelo elkartea eratu zuen, mota honetako laugarren elkarte publiko zharrena da. Aurrez 1848ko urtarrilaren 20an hiri estatusa jaso zuen eta gaur egungo izenaz bataiatu zen, Viana do Castelo.

2010tik aurrera Viana do Castelo hiriaren erdigunea berrizteko lanetan ari da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas portua da Vianako ekonomiaren sustatzailea. Bereziki aipatzekoak dira ontziolak, Estaleiros da Viana do Castelo izenekoak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hainbat monumenturen artean, hurrengo lekuak ikustekoak dira Vianan:

  • Praça da República.
  • Vianako katedrala.
  • Santa Luzia santutegia.
  • Santiago da Barra gotorlekua.
  • Eiffelen zubia.
  • Portuzelo gaztelua.
  • Portua eta ontziola (Estaleiros Navais).
  • Geraz do Lima autoen museoa.
  • Citânia de Santa Luzia (arkeologi eremua).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viana do Castelo Aldatu lotura Wikidatan