Edukira joan

Vianako Printzearen jauregia

Koordenatuak: 42°34′38″N 1°17′01″W / 42.577292°N 1.283592°W / 42.577292; -1.283592
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vianako Printzearen jauregia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaZangoza
Koordenatuak42°34′38″N 1°17′01″W / 42.577292°N 1.283592°W / 42.577292; -1.283592
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-397
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0012360
397
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Vianako Printzearen jauregia edo Zangozako Errege Jauregia Nafarroa Garaiko Zangoza udalerriko Alde Zaharran kokatutako XIII. mendeko jauregi dorredun bat da.

XIII. mendean ekialdeko dorrea Nafarroako errege-erreginen bizileku gisa egokitu zen, eta XIV. mendearen hasieran beste jauregi bat osatu zen, aurrekoaren antzekoa, herriguneko ardatz nagusia den Kale Nagusirantz begira, arkupedun arma patioa itxi bat sortuz. Hartan, Nafarroako Erresumako Gorte asko egin ziren, eta bertan errege-erregina nafar askok denboraldi luzeak eman zituzten.

Garai batean, jauregi-gaztelurantz irekitako eremu angeluzuzena arma-patioa izan zen, gaur egun gaztelaniaz La Galeria deitzen zaio. Jauregi hau harresiaren hegala eta lubanarroa baliatuz eraiki zen, hiriko iparraldean dauden bi dorre handien artean.

Gaur egun, jauregi-gazteluak bi solairuko atal nagusi bat du, eta bi dorre almenadun aldeetan. Hegoaldeko hegalean sarrerarako bi ate daude, eta leiho bikoitz angeluzuzenak. Iparraldean lubanarroak daude, ate dinteldu bat, ateen antzeko leihoak eta tximinia zirkular bat (horietako asko izan zituen).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]