Edukira joan

Viborg

Koordenatuak: 56°27′N 9°24′E / 56.45°N 9.4°E / 56.45; 9.4
Wikipedia, Entziklopedia askea
Viborg
hiria
Viborgeko udaletxea Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaErdialdeko Jutlandiako eskualdea
AlkateaSøren Pape Poulsen
Posta kodea8800
Geografia
Koordenatuak56°27′N 9°24′E / 56.45°N 9.4°E / 56.45; 9.4
Map
Azalera1,474 km²
Altuera51 m
Demografia
Biztanleria40.371 (2017ko urtarrilaren 1a)
37.309 (2014)
29.470 (1981eko urtarrilaren 1a)
30.210 (1990eko urtarrilaren 1a)
33.134 (2000ko urtarrilaren 1a)
35.226 (2006ko urtarrilaren 1a)
37.225 (2011ko urtarrilaren 1a)
39.856 (2016ko urtarrilaren 1a)
41.079 (2021eko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2017)
Metropolia93.819
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLüneburg, Kecskemét, Bayeux, Lund udalerria eta Dalvík
http://www.viborg.dk/

Viborg Danimarkako Erdialdeko Jutlandiako eskualdeko hiriburua da, eskualdeko hiri handiena Århus bada ere. Jutlandiako Justizia Gortearen egoitza ere bada.

Bikingoen garaiko herria da, 8. mede ingurukoa, eta bere izenak muino sakratua esan nahi du daniera zaharrean. 1060. urtean apezpikutza lortu zuen eta orduan sortu zuten Danimarkako eskolarik zaharrena den Katedralaren eskola (Viborg Katedralskole). Katedrala eraikitzen, baina, 1130. urtean hasi ziren eta 50 urte iraun zuten lanek.

1536. urteko erreforma protestantearen aurretik bost monasterioren egoitza izan zen Viborg, eta hauetaz gain 12 eliza eta hainbat kapera ere bazeuden. Gaur egun katedrala baino ez da gelditzen zutik.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Viborgeko Katedrala (danieraz Viborg Domkirke eller Vor Frue Domkirke): XII mendean eraiki bazuten ere hainbat sute izan ditu eta gaur egun ikus daitekeen katedrala XIX mendekoa da.
  • Skovgaard Museoa: Skovgaard familiaren museoa da, bertan Peter Christian Skovgaard (1817–1875) eta bere Joakim eta Niels semeen margo lnez gain hainbat daniar artisten lanak ere ikusgai daude.

Historikoki eskubaloia izan da Viborg hiriari fama eman dion kirola. Emakumezkoen eskubaloi taldea Viborg HK da eta Danimarkako talderik onena da azken 15 urtetan 13 liga eta 8 kopa irabazi bait ditu. Honetaz gain Europako Txapeldunen liga hiru aldiz irabazi du, 2006, 2009 eta 2010. urteetan, gaur egungo talderik onena dela erakutsiz.

Viborg FF (Viborg Fodsports Forening) da herriko futbol taldea. 2000 urtean Danimarkako Kopa irabazi zuen.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]