Vicenç Albert Ballester

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicenç Albert Ballester

Bizitza
JaiotzaBartzelona1872ko irailaren 18a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaEl Masnou1938ko abuztuaren 15a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmarinela eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUnió Catalanista
Q8207352 Itzuli

Vicenç Albert Ballester i Camps (1872ko irailaren 18a, Bartzelona1938ko abuztuaren 15a, El Masnou) kataluniar ekintzaile independentista eta errepublikar bat izan zen. Gaur egun aski ezaguna eta Kataluniako independentziaren ikur den Estelada banderaren diseinatzaile eta hedatzailetzat jotzen da.

Merkatal itsasgintzan pilotu gisa lan egina, lanbidea laga eta kataluniar nazionalismoaren aldeko ekintzaile izan zen. 1898 aldera Kuban bizi zen, bertako independentzia prozesuaren lekuko zuzena izanez. Bertan ikasitako gauza ugari Kataluniara ekarri eta kataluniar independentismoaren osagai gisa gehitu zituen, tartean Kubako banderaren izarra Kataluniako banderari gehitu zion, Kataluniako Errepublika eta independentziaren ikur gisa.