Vicenta María López Vicuña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vicenta María López Vicuña
VicentaLopezVicuña.jpg
Bizitza
Izen osoa Vicenta María López y Vicuña
Jaiotza Cascante1847ko martxoaren  22a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1890eko abenduaren  26a (43 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak moja
Santutegia
Abenduaren 26
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Vicenta María López Vicuña (Cascante, 1847ko martxoaren 22a - Madril, 1890eko abenduaren 26a) nafar lekaimea izan zen, Maria Sortzez Garbiaren Erlijiosoak kongregazioa sortu zuena. 1975eko maiatzaren 25ean Paulo VI.ak kanonizatu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erietxeetatik irteten ziren gaztetxoentzako egoitza sortu zuen Madrilen (La Casita) 1866an. Oinarrizko ikasketak, aritmetika, etxeko lanak eta abar irakasten zien haurrei. Zaragozan beste egoitza bat zabaldu zuen 1878an eta kongregazio berria izan zenaren Konstituzioa idatzi zuen urte berean. Vatikanok, apezpikuak lagun, onartu egin zuen Religiosas de María Inmaculada para el Servicio Doméstico kongregazio berria. 2.000 mojatik gora ditu gaur egun kongregazio horrek mundu guztian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.