Vicente Gerbasi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Gerbasi

Bizitza
JaiotzaCarabobo1913ko ekainaren 2a
Herrialdea Venezuela
HeriotzaCaracas1992ko abenduaren 28a (79 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta diplomazialaria
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Venezolana de la Lengua (en) Itzuli

Vicente Gerbasi (Canoabo, Venezuela, 1913ko ekainaren 2a - Caracas, Venezuela, 1992ko abenduaren 28a) gaztelaniazko olerkigile eta saiakera idazlea izan zen.

Viernes taldeko olerkigilerik handiena izan zen (1926-1941). Gerbasiren olerkigintzaren betetasuna bi garai desberdinetan nabarmentzen da, lehenik Mi padre, el inmigrante (1945, Nire aita, immigrantea) bere aitari eskainitako olerkian, eta Los espacios cálidos (1952, Eremu epelak) olerki-liburuan. Bi obra horietan dago bilduta Gerbasiren obraren funtsa. Bere poesiaren ezaugarri nagusia da paisaia epel eta tropikaleko elementu txikien espiritua aditzera emateko gaitasun berezia, sentikortasun eta erlijiotasunez betea, mistikoa sarritan, gizakiaren patuaren, etorkizunaren kezka ageri dela horren guztiaren atzean. Obraren hasieran paisaia distiratsu hori agertzen da, baina berehala iluntzen da giroa eta hartzen dute protagonismoa heriotzari buruzko bertsoek.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerbasiren lan aipagarriak dira: Vigilia del naufragio (1937, Hondoratzearen esnaldia), Bosque doliente (1940, Baso eria), Poemas de la noche y de la tierra (1943, Gauaren eta lurraren olerkiak), Por arte del sol (1958, Eguzkiaren graziaz), Olivos de la eternidad (1961, Betikotasunaren olibondoak) eta Tirano de sombra y juego (1967, Itzalaren eta jolasaren tiranoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]