Vicente Lardizabal
| Vicente Lardizabal | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1746ko abuztuaren 6a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Donostia, 1814ko abuztuaren 23a (68 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Iratxeko Errege-Unibertsitatea : medikuntza |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | medikua eta idazlea |
| Enplegatzailea(k) | Caracasko Gipuzkoar Konpainia (1772 - 1785) |
| Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Vicente Lardizabal Dubois (Donostia, 1740ko abuztuaren 6a -ib., 1814ko abuztuaren 23a) Ilustrazio garaiko gipuzkoar medikua izan zen, itsas-medikuntzaren aitzindaria izan zena.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian jaio zen 1740an eta Iratxeko Unibertsitatean medikuntzan lizentziatu zen.[2]
1769an, mediku gisa hasi zen Donostian, bere jarduera Madrilgo egonaldiekin konbinatuz. Egonaldi horiek ontzi-medikuntzarekin lotutako hainbat liburu argitaratzen lagundu zioten, hala nola Consideraciones Político- Médicas sobre la salud de los Navegantes 1769an, Instrucciones para los que hacen viajes a la América, especialmente para la Compañía Guipuzcoana de Caracas 1769an, edo Consuelo de Navegantes (El sargazo como antiescorbútico) 1772an. Liburu hauek itsas medikuntzaren hasiera suposatu zuten.[3]
1772an Caracasko Gipuzkoar Konpainian mediku bezala kontratatu zuten, baina ez zen inoiz ontziratu eta 1785ean desegin zen arte lan egin zuen bertan.[3]
Donostiako medikua izaten jarraitu zuen, Iruñean egon zen urte batzuetan izan ezik.
Bere bizitzan zehar hainbat txosten eta irizpen egin zituen osasun gaiei buruz hainbat udalerrirentzat, hala nola Zestoarentzat, Betelurentzat edo Donostiarentzat. Bertan, 1813ko sutearen ondoren hiria astindu zuten epidemiak deskribatu zituen eta kaltetuei emandako arreta azaldu zuen.[1]
Kulturari dagokionez, 1775 eta 1885 artean Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen, eta medikuntzari buruzko artikuluak argitaratu zituen.[3]
Donostiako bere baserrian hil zen 1814an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Gaztelaniaz) «Vicente de Lardizábal Dubois» Real Academia de la Historia.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lardizábal, Vicente» Biblioteca Complutense, Médicos Históricos.
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Lardizábal, Vicente» Auñamendi Eusko Entziklopedia.