Vicente Rojo Almazán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Rojo Almazán

Bizitza
JaiotzaBartzelona1932ko martxoaren 15a
Herrialdea Mexiko
 Espainia
BizilekuaMexiko Hiria
HeriotzaMexiko Hiria2021eko martxoaren 17a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Bárbara Jacobs (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, diseinatzailea eta ilustratzailea
Jasotako sariak
KidetzaColegio Nacional (en) Itzuli
Artikulu hau margolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vicente Rojo».

Vicente Rojo Almazán (Bartzelona, 1932ko martxoaren 15a - Mexiko Hiria, 2021eko martxoaren 17a) mexikar margolari eta grabatzailea izan zen, jatorriz espainiarra. Lanaren Oinarrizko Eskolan egin zituen eskulturako ikasketak, eta 1949an Mexikora aldatu eta Escuela de Pintura y Escultura del Instituto Nacional de Bellas Artesen (INBA) sartu zen; han A. Soutoren lantegian hasi zen ikasten, arterako zaletasuna eta argitaratzaile-lanak bateratuz. Izan ere, Rojok zenbait aldizkari sortu eta zuzendu zituen: adibidez, Artes, México en la Cultura eta La Cultura en México. Ospe handia lortu zuen orobat, Plural, Artes Visuales eta Discos Visuales aldizkarietarako egindako diseinu grafikoengatik. Rojok euskarri eta teknika ugari erabili izan zituen, baina trebetasun berezia erakutsi zuen alor grafikoetan: akuaforteak, litografiak, serigrafiak eta collageak egin zituen. Margolaritzan, aipagarriak ditu Seinaleak, Ukazioak eta Mexiko euripean sailak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Katalunia
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.