Victor Frankl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victor Emil Frankl» orritik birbideratua)
Victor Frankl
Viktor Frankl2.jpg
Bizitza
JaiotzaViena1905eko martxoaren 26a
Herrialdea Austria
HeriotzaViena1997ko irailaren 2a (92 urte)
Hobiratze lekuaOld Jewish Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
HizkuntzakAustrian German (en) Itzuli
Ikaslea(k)Raymond Ackerman (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzirujaua, psikoterapeuta, psikologoa, psikiatra, katedraduna, neurologoa, existential therapist (en) Itzuli eta idazlea
Enplegatzailea(k)Vienako Unibertsitatea
Lan nabarmenakMan's Search for Meaning (en) Itzuli
The Unconscious God (en) Itzuli
The Doctor and the Soul (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakSigmund Freud eta Alfred Adler
Izengoitia(k)Gabriel Lion
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

TED: viktor_e_frankl Find a Grave: 14540087 Edit the value on Wikidata

Victor Emil Frankl (Viena, 1905eko martxoaren 26a - ib., 1997ko irailaren 2a) austriar psikoanalista izan zen, logoterapiako psikoanalisi eskolaren sortzailea.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza-ikasketak egin zituen Vienako Unibertsitatean, eta psikiatria eta neurologiako doktoregoa atera zuen.

Deportazioa eta kontzentrazio Esparruak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viktor Frank Vienako hirian hartu zuten bere guraso eta emaztearekin batera 1942ko udazkenean eta Theresienstadt-eko kontzentrazio esparrura deportatu zuten[1]. 1944-1945 bitartean, Auschwitz eta Dachauko kontzentrazio esparruetan eduki zuten preso judua izateagatik. Urte haietako lekukotasuna Psikologo bat kontzentrazio-esparruetan (1955) liburuan idatzita utzi zuen. Geroago, Auschwitz-etik Kaufering eta Turkheim-era mugitu zuten (Dachauren aginpean dauden bi kontzentrazio esparru). 1945ko apirilaren 25ean, Estatu Batuetako armada askatu zuen. Bere gurasoak eta emaztea ez bezala, Viktor Franklek Holokaustoa biziraun zuen.

Askapenaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, Vienako Unibertsitateko neurologia- eta psikiatria- irakasle izendatu zuten. Franklek adierazi zuen egungo eritasun nagusia helburu edo norabiderik gabeko bizitza baten eramankizuna pairatzea zela, gizakia, bere patuaren jabe izango bazen, bere bizitzari norabide jakin bat eman beharrean zela. Hogeita zortzi aldiz doktore honoris causa izendatu zuten beste hainbeste unibertsitatetan, eta Argentinako Mediku Antropologiako Elkarteko ohorezko kidea da (1954), eta orobat Limako Neuropsikiatria eta Legezko Medikuntza Elkartekoa zen, eta Espainiako Klinika hipnotiko eta esperimentalekoa (1960), besteak beste. Obra nagusiak: Logos eta existentzia (1951); Psikoterapiaren oinarri antropologikoak (1975) eta Helbururik gabeko bizitza baten pairamena (1977).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Frankl, Viktor. (2004). El hombre en busca de sentido. Herder, 50 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victor Frankl Aldatu lotura Wikidatan