Victor Pasmore

Wikipedia, Entziklopedia askea

Edwin John Victor Pasmore, jaiotza-izenez Edwin John (Chelsham, Surrey, Ingalaterra, 1908ko abenduaren 3a - Malta, 1998ko urtarrilaren 23a) ingeles margolaria izan zen.

Biografia

Euston Road talde inpresionistako kidea izan zen. Hasieran, neoinpresionismoaren jarraitzaile izan zen. Hala ere, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, abstrakziora jo zuen, eta Erresuma Batuko pintura abstraktuaren aitzindarietako bat izan zen. 1951tik aurrera egin zituen lanetan, Mondrianen eragina agertzen da. Zura, metalak eta gai plastikoak erabili zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victor Pasmore Aldatu lotura Wikidatan