Edukira joan

Victor de Rochas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victor de Rochas
Bizitza
JaiotzaLa Couarde-sur-Mer1830eko azaroaren 22a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1878ko otsailaren 18a (47 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraknaval surgeon (en) Itzuli eta idazlea

Victor Henri de Rochas (La Couarde-sur-Mer, 1830eko azaroaren 22a - Paris, 1878ko otsailaren 18a) frantziar mediku eta antropologoa izan zen.

Zirujauaren semea, 1852an itsas kirurgialari bihurtu zen,[1] Victor de Rochas 1856ko uztailaren 24an abiatu zen Styx itsasontzian Ozeano Barera. Magallanes itsasartea igaro eta Gregory lurmuturrean patagoniar kanpamendu bat ikusi zuen Punta Arenasera iritsi aurretik. Uztailaren 29an berriz atera ziren San Nikolas badia bisitatzeko, eta bertan, europar jantziak, kafea eta tabakoa eskaini zizkieten indigena batzuei ontziratu zitezen. Hamahiru eguneko nabigazio zail baten ondoren, itsasartea utzi eta patagoniar kostaldeko kanalak arakatu zituen ontziak.

Ondoren, Rochasek Tuamotu eta Kaledonia Berria bisitatu eta bertoko herriak eta kanibalismoa aztertu zituen. Kaledonia Berrian ere niaouli arbola (Melaleuca quinquenervia) deskribatu zuen. Styx ontziak Rossel uharteko naufragoak salbatu zituen.

Gero, 1860an, mediku bihurtu zen Santiagon, Kuban, non 1864ko ekainaren 15ean ezkondu zen.[2] Bikotea Pauen bizi zen. Bertan buhame edo ijito euskaldunak ikertu zituen.

Parisen hila, Bordelen ehortzi zuten bere emaztearekin.

Lan nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Anthropologie des races noires océaniennes, Revue algérienne et coloniale, 1859 (Gazette médicale de Paris, 1860)
  • Essai sur la topographie hygiénique et médicale de la Nouvelle-Calédonie, Paris, Rignoux, 1860
  • Les Iles Loyalty, Bulletin de la Société de géographie, T.XX, 1860, 5
  • Voyage à la Nouvelle-Calédonie, Le Tour du monde, vol.3, 1861, 130-134
  • Journal d'un voyage au détroit de Magellan, Le Tour du monde, vol.3, 1861, 209-236
  • Naufrage et scènes d'anthropophagie à l'île Rossel (Louisiade), Le Tour du monde, vol.2, 1861, 81-94
  • La Nouvelle-Calédonie et ses habitants : productions, mœurs, cannibalisme, Paris, F. Sartorius, 1862
  • Cuba sous la domination espagnole, Revue contemporaine, 1869
  • L'Insurrection cubaine, Correspondant 1870
  • Les Parias de France et d'Espagne (Cagots et Bohémiens), Librairie Hachette et Cie, 1876

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Annuaire de la marine (online)
  2. Bulletins de la Société d'Anthropologie de Paris, volume 2, (online)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.