Victoria's Secret Fashion Show

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Victoria's Secret Fashion Show edo Victoria's Secreten Moda Ikuskizuna Victoria's Secret lentzeria-etxeak urtero egiten duen moda-ikuskizuna da. Ekitaldian une horretako modelorik ezagunenetako batzuk desfilatzen dute.

Ameriketako Estatu Batuetako telebista kateek eman ohi dute ikusle-kopuru handieneko ordutegian. 1990eko hamarkadan erakustaldia San Valentin egunaren aurreko egunetan egiten zen. 1999an eta 2000n erakustaldia web bidez baino ez zuten. 2001aren hasieran ikuskizuna Eguberrietako oporren aurreko egunetan egiten hasi ziren. Urte horretan ABC telebista kateak eman zuen. Hurrengo urteetan, ordea, CBS katea arduratu da ikuskizuna eskaintzeaz. Desfilearen lekua urtero aldatu ohi da eta Miami, Los Angeles, Cannes, Paris eta Londres hirietan, besteak beste, egin izan da. Hala ere, lehendabiziko lau edizioak New Yorkeko Plaza Hotelean egin ziren.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.