Victoria (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Victoria
Nao Victoria.jpg
1992an egindako erreplika.
Espainia
Ontziola: Ondarroa[1]
Mota: hiru mastako karraka
Uretaratze data: 1515
Zerbitzua: 1570
Ezaugarriak
Desplazamendua: 102 tona
Luzera: 28 m
Zabalera: 7,5 m
Bulkada: belak
Eskifaia: 42 marinel
Armamentua: 10 kulebrina

Victoria karraka motako itsasontzi bat izan zen, Fernando Magallaes buru zela 1519ko abuztuaren 10ean Espezieen uhartedira abiatutako lehendabiziko espedizioan erabilitako bost itsasontzietatik bat.[2] Bidaia hartatik Sanlúcar de Barramedara itzuli zen bakarra izan zen 1522ko irailaren 6an; eta, beraz, baita munduari bira eman zion lehena ere, Juan Sebastian Elkano buru zuela.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait historiagilek esana zuten (Jose Artetxe, Zaldibia batxilerra), Zarauzko ontzioletan eraiki zutela Victoria. Zantzu guztiek adierazten dute, ordea, itsasontzia Ondarroan eraiki zutela, beharbada 1515ean, eta hari Santa Maria izena eman zitzaiola, Ondarroako Historia Zaleak elkarteak 2014an plazaratu zuenez. Garai hartako Ondarroako ontziolek zerabiltzaten neurriak ditu Victoria itsasontziak. Domingo Apallua izan zuen armadore eta jabea, ondarrutarra hura ere.[1]

Sevillako kontratazio etxeak desjabetu egin zion itsasontzia, erakunde horretako teknikariek jarritako prezioan 1518an. Desjabetze horretan, karraka motako itsasontzi horri Victoria izena jarri zioten.[1]

Victoriaren tripulazioa, 1522an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako berrogeita bietatik, hemezortzi gizon hauek itzuli ziren Sanlucar de Barramedara Victorian, 1522an:

Izena Postua
Juan Sebastian Elkano (Getaria) maistrua
Francisco Albo (Axio) pilotua
Miguel Rodas pilotua
Juan Akurio (Bermeo) kontramaisua[3] hasieran, Concepción ontzian;
pilotu amaieran, Victoria ontzian
Antonio Lombardo (Pigafetta) (Vicenza) supernumerarioa, kronikagilea
Martin Judicibus (Genova) ontziburua
Hernando Bustamante (Alcántara) marinela
Nicholas edo Grego (Napoli) marinela
Miguel Sánchez (Rodas) marinela
Antonio Hernández Colmenero (Huelva) marinela
Francisco Rodrigues (Sevillako portugaldarra) marinela
Juan Rodríguez (Huelva) marinela
Diego Carmena marinela
Hans (Akisgran) artilleroa
Juan Arratiakoa (Bilbo) itsasmutila[3]
Vasco Gómez Gallego el Portugués (Baiona, Galizia) marinela
Juan de Santander (Cueto, Kantabria) ontzimutila
Juan Zubileta (Barakaldo) morroia[3]

Desagerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoria konpondu zuten eta beste 50 urtez nabigatu zen, 1570. urte inguruan Antilletatik Sevillaraino itzultzen ari zenean itsaso zabalean galdu zenean.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Nao Victoria Ondarroan 2015 . Noiz kontsultatua: 2019-03-92 .
  2.   Murphy, Patrick J.; Coye, Ray W. (2013) Mutiny and Its Bounty: Leadership Lessons from the Age of Discovery Yale University Press ISBN 9780300170283 .
  3. a b c (Gaztelaniaz)  Gorostidi Gelbenzu, Angel de (1907) «Los euskaros en la primera vuelta al mundo» Euskal-Erria (57): 384 .
  4. (Ingelesez)  Bergreen, Laurence (2003) "XV- After Magellan". Over the Edge of the World (1. argitaraldia) New York: HarperCollins 413. orrialdea ISBN 0-06-621173-5 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victoria (itsasontzia) Aldatu lotura Wikidatan