Vidal de Nicolás

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vidal de Nicolás
Bizitza
Jaiotza Portugalete1922ko ekainaren  1a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 2016ko urriaren  26a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Kidetza Ermuko Foroa
Genero artistikoa olerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Vidal de Nicolás Moreno (Portugalete, 1922ko ekainaren 1a - 2016ko urriaren 26a) bizkaitar poeta izan zen. Frantziara erbesteratu zen Espainiako Gerra Zibilean eta Frantziako Argelès-sur-Mer hiriko kontzentrazio-esparruan egon zen atxiloturik 1940-1941 urteetan. 1943. urtean itzuli zen Bilbora, baina 1958. urtean atxilotu zuten bigarrenez, artista- eta intelektual-talde batekin batera. 1962. urtean kartzelaratu zuten hirugarrenez PCEko kide zela salaturik. Azken urteotan Ermuko Foroaren bozeramaile-lanetan nabarmendu da.

4 poetas de hoy bilduman eman zituen argitara bere lehen poemak (1960). Estampa Popular de Vizcaya, Opus International, Il contemporáneo, Les lettres françaises, 40 poemas, The Penguin Book of Socialist Verse, Poesía castellana de cárcel, La memoria y la sangre eta Antología poética vasca agerkarietan irakur daitezke Vidal de Nicolásen olerkiak. Frantsesera, italierara eta ingelesera itzuli dira haren lan aipagarrienak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]