Edukira joan

Videha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Videha
K.a. 1100 – K.a. 700
Geografia
HiriburuaMithila
Kultura
Hizkuntza(k)Sanskritoa
Erlijioavedismo, jainismo, budismo
Historia
Garai historikoaBurdin Aroa
Aurrekoa
Garai vedikoa
Ondorengoa
Vajji Liga

Videha antzinako Indo-Ariar leinu bat izan zen, Burdin Aroan Hegoaldeko Asiako ipar-ekialdean bizi zena. Videhako biztanleak, Vaidehak, monarkia batean bizi ziren hasiera batean, baina gero gaṇasaṅgha batean antolatu ziren, errepublika oligarkiko aristokratiko bat. Gaur egun Videhako Errepublika deitzen zaio garai horri. Videhako Errepublika Vajji Ligaren parte zen. Hiriburua Mithila zen.

Videharen mugak Sadānirā ibaiak ezartzen zituen mendebaldean, Kauśikī ibaiak mendebaldean, Gangesek hegoaldean eta Himalaiak iparraldean. Sadānirā ibaiaren beste aldean Kosalako Erresuma zegoen[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sharma. (2025). Republics in Ancient India. (1st ed. argitaraldia) BRILL ISBN 978-90-04-02015-3. (kontsulta data: 2025-11-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]