Vidiadhar Surajprasad Naipaul

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vidiadhar Surajprasad Naipaul
V.S. Naipaul.jpg
Bizitza
Jaiotza Chaguanas1932ko abuztuaren 17a (84 urte)
Herrialdea  Trinidad eta Tobago
Familia
Ezkontidea(k) Nadira Naipaul
Hezkuntza
Heziketa University College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, eleberrigilea, kazetaria eta saiakeragilea
Lantokia(k) Oxford
Enplegatzailea(k) Wesleyar Unibertsitatea
Lan nabarmenak A House for Mr Biswas
In a Free State
A Bend in the River
The Enigma of Arrival
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Society of Literature
IMDb nm0619740

Vidiadhar Surajprasad Naipaul (Chaguanas, Trinidad eta Tobago —garai hartan, Erresuma Batuaren mende—, 1932ko abuztuaren 17a) britainiar idazlea da, eta ingelesez idazten du.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemezortzi urte zituela, Ingalaterrara joan eta arte-ikasketak egin zituen Oxfordeko Unibertsitatean (1953). Gero, kazetaritzan aritu zen, eta literatur kritikak idatzi zituen, BBCrentzat, besteak beste. Kolonialismoak eta nazionalismoak Hirugarren Munduan eta integrismoak herrialde musulmanetan izan dituzten ondorioak aztertu ditu bere lanetan. Eleberriak eta kronika- eta bidaia-liburuak idatzi ditu batez ere.

Bere fikziozko lanen artean, hauek dira aipagarrienak: The Mystic Masseur (1957), The Mimic Men (1967), The Loss of El Dorado (1969), India, a Wounded Civilization (1977), Among the Believers: An Islamic Journey (1981), A Turn in the South (1989), A Way in the World (1994), Half a Life (2001), Magic Seeds (2004). Kronika- eta bidaia-liburuen artean, berriz: India: A Wounded Civilization (1977), A Congo Diary (1980), Among the Believers: An Islamic Journey (1981), A Turn in the South (1989), India: A Million Mutinies Now (1990), Beyond Belief: Islamic Excursions among the Converted Peoples (1998), Between Father and Son: Family Letters (1999), Reading & Writing: A Personal Account (2000), The Writer and the World: Essays (2002), A Writer's People: Ways of Looking and Feeling (2007), The Masque of Africa: Glimpses of African Belief (2010). 2001ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]