Edukira joan

Vienako Diptikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vienako Diptikoa
Jatorria
Sortzailea(k)Hugo van der Goes
Sorrera-urtea1470
IzenburuaDe zondeval (binnenzijde linkerluik), de Bewening (binnenzijde rechterluik); de H. Genoveva (buitenzijde linkerluik), The Fall of Man (interior left wing), the Lamentation (interior right wing); Saint Genevieve eta Diptychon mit Sündenfall und Erlösung (Beweinung Christi)
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak41 (altuera) × 61,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa eta biluzia
Egile-eskubideakjabari publiko
Deskribapena
Iconclass71, 73, 71A421, 73D721 eta 11HH(GENEVIEVE)
Kokapena
LekuaKunsthistorisches Museum
BildumaKunsthistorisches Museum
InbentarioaGG_945 und GG 5822a, GG 5822a eta GG 945
Argumentu nagusiaKristoren Erosta eta jatorrizko bekatua
Historia
ErakusketakPrayers and Portraits: Unfolding the Netherlandish Diptych (en) Itzuli

Vienako Diptikoa edo Gizakiaren Erorketa eta Erosta Hugo van der Goes margolari flandestarraren diptiko erlijiosoa da.[1] Gizakiaren erorketa ezkerreko taulan dago eta Kristo hilaren erosta da eskuineko taulan deskribatzen dena. 15. mendearen bigarren erdian margotua, diptikoa Vienako Artearen Historiaren Museo austriarrean dago.

Suge tentatzailea arrabio bipedo bat bezalako antzeko izaki gisa irudikatua da, suposatzen baita sugea ibili zitekeela Jainkoaren madarikazioak narraz ibiltzera eta hautsa jatera behartu baino lehen. Giza burua du sugeak gainera, 13. mende anaieran hedatu zen arte-motiboa. Errenazimentuko artistek, gehienetan, bertan behera utzi zuten irudikapen hori.

Eskuineko panelean ikusten den Erostaren eszenan Zumaian gordetzen den Elorriaga erretaulan ikusten denarekin antzekotasuna nabari da. Horrek ez du esan nahi Zumaiakoaren egiletza Van de Goesena denik, lana 70 bat urte beranduagokoa baita, baina bai Van de Goesen lantegiko dizipulu edo jarraitzaileekin egongo zela lotura Euskal Herrira ekarritako beste triptiko flandestar horretan.[2]

Ezkerreko taularen atzealdean Santa Genovevaren irudia dago margotuta. Eskuineko panelaren atzealdean armarri baten arrastoak ageri dira: arrano beltz bat eta bi euskarri dituen ezkutu bat. Armarria 17. mendean margotu zuten, eta diptikoaren jabea Habsburgoko Etxea izan zitekeela adierazten du.

Van der Goesen Kristoren Erosta.
Konparaziorako, Zumaiako Kristoren Erosta.
Gizonaren erorketa paradisuko eszena da, Evaren bidez sugearen tentaldian erori zenekoa Adam.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «The Fall of Man and The Lamentation - Hugo van der Goes» Google Arts & Culture (kontsulta data: 2025-09-22).
  2. Eusko Jaurlaritza, Kultura Ondarea. San Bernaberen Kaperako Triptikoa. (kontsulta data: 2025-09-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]