Vienako udaletxea
Vienako udaletxea | |
---|---|
Wiener Rathaus | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Federal capital | ![]() |
District of Vienna | Innere Stadt |
Koordenatuak | 48°12′39″N 16°21′27″E / 48.2108°N 16.3574°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1872 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Friedrich von Schmidt |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Rathaus, 1010 Wien |
Webgune ofiziala | |
Vienako udaletxea (alemanez Wiener Rathaus) Austriako Viena hiriburuko udaletxea da, lakteak bertan erabakiaz hartzeaz gain udal erakundeen egoitza delarik. Viena hiria izateaz gain estatu federala (Bundesland) ere badenez, alkateak gobernadore (Landeshauptmann) eta udalbatzeko burua denez legebiltzarrak (Landtag) zuzentzeko ardura ere badu.
Innere Stadt barrutian dago.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina gotiko estilokoa da, Friedrich von Schmidtek diseinatu eta 1872-1883 artean eraiki zelarik. Dorrearen gainaldean Rathausmann delako 3,5 metroko estatua urreztatua dago, estandarte-eramaile bat irudikatuz, Viena hiriko ikur bilakatu delarik (hiriak urtero Rathausmann itxurako saria eman ohi du). Eraikinaren aurrealdean Rathauspark ("Udal Parkea") izeneko parke bat dago.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vienako udaletxera ailegatzeko Vienako metroko U2 linea hartu eta "Rathaus" izeneko geltokian jeitsi beharra dago.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vienako Udala eta Gobernuaren webgunea (Alemanez)