Vietnamdar dong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vietnamdar dong
North vietnam dong 1946.jpg
Ezaugarriak
HerrialdeaVietnam
JaulkitzaileaState Bank of Vietnam (en) Itzuli
Ikurradong sign (en) Itzuli
Honen izena daramakobre
Historia
Hasiera1978ko maiatzaren 3a
Ordezkatzen duVietnamese cash (en) Itzuli, North Vietnamese đồng (en) Itzuli, French Indochinese piastre (en) Itzuli, South Vietnamese đồng (en) Itzuli eta Vietnamese old đồng (en) Itzuli

Vietnamdar donga[1] (vietnameraz: Đồng Việt Nam, ˀɗɜwŋ͡m˨˩¡ ahoskatua), Vietnamgo erabilera legaleko dirua da. VND laburdura edo ₫ ikurra erabiltzen dira. 10 hào edo 100 xu-tan banatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946an, Ipar Vietnamgo gobernuak bere dirua sartu zuen, donga, Frantziako Indotxinako piastraren ordez. Ondoren, 1951n eta 1958an, haren balioa 100:1era eta 1000:1era gutxitu zuen.

1953an, Hego Vietnamek piastra eta dong billeteak egin zituen. 1975eko irailaren 22an, Saigon erori ondoren, Hego Vietnamgo diruaren ordez, beste dong bat jarri zen, 500eko aldaketa-tasaz.

Vietnam 1978ko maiatzaren 3an bateratu ondoren, donga ere bateratu egin zuten. Dong berriak Ipar Vietnamgo dong baten edo Hego Vietnamgo 0,80 dongen balioa zuen. 1985eko irailaren 14an donga berriz balioztatu zen, antzinako 10 dong ordezkatuz. Birbalioztatze horrekin, inflazio kronikoko ziklo bat hasi zen, 1990eko hamarkada ondo sartu arte iraun zuena. Gaur egun, munduan balio txikiena duen diruetako bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. Thailandia. in: Estilo Liburua..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]