Edukira joan

Vigna mungo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vigna mungo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaPhaseoleae
GeneroaVigna
Espeziea Vigna mungo
BasionimoaPhaseolus mungo

Vigna mungo edo urad babarruna Hegoaldeko Asian ekoizten den baba mota bat da. Bere ahaidea den Vigna radiata (mungo babarruna) bezala, Phaseolus generoan beharrean, Vigna generoan sailkatzen da gaur egun. Normalki baba osoa saldu ohi da, baina batzuetan erdibituta saltzen da, eta barealdea zuria denez, dilista txuri gisa ezagutzen da. Ez da, hala ere, nahastu behar Lens culinaris dilistarekin.

V. mungo Hegoaldeko Asian sortu zen, eta bertan antzinarotik landatu da. Indiak babarik preziatuena da, eta Indiako gastronomian oso erabilia. Urteko bi sasoitan landatzen denez, kharif labore zein rabi laborea da. Indiako hegoaldean, Bangladeshen eta Nepalen hazten da, eta azken bi horietan mash daal deitzen dute. Arroza eta curryarekin atera ohi da. Britainiar Inperioak Indiako langile behartuak erabili zituenean Karibea, Fiji, Maurizio, Myanmar eta Hegoafrikara hedatu zen laborea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]