Viktor Amadeo III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Viktor Amadeo III.a Savoiakoa
Viktor Amadeo III.a

Sardiniako erregea
1773ko otsailak 20 – 1796ko urriak 16
Aurrekoa Karlos Emanuel III.a Sardiniakoa
Ondorengoa Karlos Emanuel IV.a Sardiniakoa
Dinastia Savoia

Jaiotza 1726ko ekainaren 26a
Turin, Sardiniako Erresuma
Heriotza 1796ko urriaren 16a
Moncalieri, Sardiniako Erresuma
Ezkontidea(k) Maria Antonia Fernanda Borboikoa
Senideak Aita: Karlos Emanuel III.a Sardiniakoa
Ama: Polixena Hessen-Rheinfels-Rotenburgekoa
Erlijioa Katolikoa
Armoiries Sardaigne 1720.svg

Viktor Amadeo III.a (italieraz, Vittorio Amedeo III) (Turin, Sardiniako Erresuma, 1726ko ekainaren 26a - Moncalieri, Sardiniako Erresuma, 1796ko urriaren 16a) 1773-1796 bitartean Sardiniako erregea izan zen.

Karlos Emanuel III.aren seme eta ondorengoa zen. Absolutismoa sendotu zuen eta, horretarako, armada berriro antolatu eta Frantziarekin hitzarmenak sinatu zituen. 1789. urteko Frantziako Iraultza gauzatu zenean, Sardiniako erreformazaleei aurre egin behar izan zien. Frantses armadak Saboiako dukerria eta Niza kendu zizkion eta, beraz, austriarrengana jo behar izan zuen. 1796. urteko Napoleon Bonaparteren garaipenek Saboia eta Niza Frantziaren mende uztera behartu zuten, eta frantses soldadu talde bat Piemonten sartzea onartu behar izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Amadeo III.a Aldatu lotura Wikidatan