Viktor Saneiev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Viktor Saneiev

Bizitza
JaiotzaSokhumi1945eko urriaren 3a
Herrialdea Australia  2022)
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1945 -  1991)
 Georgia  (1991 -
Lehen hizkuntzageorgiera
HeriotzaSydney2022ko urtarrilaren 3a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaGeorgian State University of Subtropical Agriculture (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
georgiera
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak Jauzi hirukoitza
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
EntrenatzaileaAkop Kerselyan (en) Itzuli
Pisua78 kilogramo
Altuera188 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IAAF: 14348517 Olympic.org: viktor-saneyev Find a Grave: 262200393 Edit the value on Wikidata

Viktor Danilovitx Saneiev[1] (errusieraz: Виктор Данилович Санеев, georgieraz: ვიქტორ სანეევი; Sokhumi, 1945eko urriaren 3a - Sydney, 2022ko urtarrilaren 3a) georgiar atleta izan zen, jauzi hirukoitzean aditua.

Urrezko domina bana irabazi zuen 1968, 1972 eta 1976. urteetako Olinpiar Jokoetan, atletismoko proba zailenetako batean: jauzi hirukoitza. Laugarrenean batez ere parte hartu zuen, baina zilarrezko dominarekin etsi behar izan zuen. Bere zalutasun, lastertasun eta jauzi luzearengatik aise menderatu zituen arerio guztiak. 1964an, Europako Gazte Txapelketan, lehen postua lortu zuen, 15,78 metroko jauziarekin. Aurrerago luzera jauzian eta 100 metrotan ere parte hartu zuen: 7,90 metro eta 10,5 segundo izan ziren bere markarik onenak, hurrenez hurren. Lau urte geroago, 1968an, debuta egin zuen Olinpiar Jokoetan, Mexikon; urrezko domina irabazi zuen, 17,39 metroko jauzi harrigarriarekin. 1972an, Munichen, bigarren urrezko domina eskuratu zuen, jauzi laburrago batekin, 17,35 metro. Hirugarrena, 1976an, Montréalen, ezusteko handia izan zen, ordurako ez baitzen bera faboritoa, Joao Carlos de Oliveira brasildarra baizik. Hala ere, Saneievek 17,29 metroko jauzia egin zuen eta hirugarren urrezko domina irabazi zuen. 1980an, Moskuko Jokoetan, 17,24 metroko jauzia egin zuen, urrezko domina irabazi zuenak baino 13 cm gutxiago. Lau Olinpiar Jokotan parte hartu eta denetan domina irabazi duten kirolari bakarretako bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]