Edukira joan

Viktoria Savs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Viktoria Savs

Bizitza
JaiotzaBad Reichenhall1899ko ekainaren 27a
Herrialdea Austria
HeriotzaSalzburgo1979ko abenduaren 31 (80 urte)
Hobiratze lekuaSalzburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta soldadua
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Viktor Savs
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmada austriar-hungariarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Viktoria Savs, izen faltsua 'Viktor Savs' (Bad Reichenhall, Alemania, 1899ko ekainaren 27a - Salzburgo, Austria, 1979ko abenduaren 31) emakume gudaria izan zen, gizon jantzita Lehen Mundu Gerran Austriar-hungariar Armadan sartu zena, aitaren ondoan egoteko helburuarekin.

Viktoria aita Peterrekin frentean

Lau urte zituela, Victoria umezurtz geratu zen eta aitak, Peter Savsek, Trentoko probintzia autonomoko Arco udalerri italiarrean hazi zuen. Gerra baino lehen Meranora (Bolzano) joan ziren, baina 1914. urtean, gatazkaren hasieran, Peterri armadarako deitu zioten ekialdeko frontean borrokatzeko, Kaiserjäger delakoekin. Laster larri zauritua izan zen; hala ere, sendatu ostean, Landsturm-en ("Austriako lurralde milizia") boluntario aurkeztea erabaki zuen.[1][2]

Viktoria, emakume bezala, laguntzaile bezala baino ezin zuen parte hartu gatazkan, baina amaren heriotzaz geroztik bere aitari oso lotua zegoenez, Eugenio Habsburgoko artxidukearen baimen pertsonalari esker, 1915. urteko ekainaren 10ean, Viktor Savs izenarekin, Landsturm-eko Innsbruck II infanteria-batailoian inskribatu zuten, non bere aita kabo izendatu zuten. Gertuko soldadu eta ofizial talde txiki batek baino ez zekien Viktor benetan emakumea zena.[3]

Viktoria soldaduak misio ugari burutu zituen, batez ere eskiak erabiliz eta mandoen gidari gisa zuen trebeziari esker. 1916. urteko abenduaren 1ean Demian kapitainaren agindupean Tres Cimas sektoreko komandora transferitua izan zen, non frontean borrokan jardun zuen. 1917. urteko apirilaren 11n, soldadu talde batekin Sasso di Sestora (Sextenstein) sartu zen Sestoko Dolomitetan, non hogei soldadu italiar harrapatu zituzten, berak bakarrik fronteko lerroaren atzean eskoltatu zituenak, artilleria etsaiaren supean.

Zauritu eta anputazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917. urteko maiatzaren 27an, mandatu bat egiten ari zela, obus etsai batek eztanda egin zuen soldadu gaztea pasatzen ari zen pareta arrokatsuaren gainean, eta harri handi bat jausi zen, eskuineko oina zapaldu ziona. Viktoriak ganibeta atera eta tendoiak moztu zituen, hankarekin lotzen zutenak. Gerrako preso errusiarrek, guardia egiten ari zirenek, bueltan ekarri zuten; Viktoriak hiru hilabete eman zituen hilzorian Sillian esparruko ospitale militarrean. Han, eskuineko hankaren anputazioa jasan zuen belaunaren azpitik, operazio zail eta arriskatu hartatik bizirik atera zen eta. Ordurako bere benetako generoaren berri izan zuten.

Borrokarako ezgaitua, behin bere onera etorri zenean, Viktoria Savsek Gurutze Gorriko erizain boluntario lan egin zuen eremu berean, non ondorengo ohore bat jaso zuen: Gurutze Gorriaren ausardiaren zilarrezko gurutzea.

Gerraostean ohikoa zen beteranoen bileretan parte hartzea. 'Heeresunteroffiziersakademie (HUAk, ofizialordeentzako akademia austriarra)' bere izenarekin izendatu zuen 1999ko ikasturtea.

Lehen Mundu Gerran erabilitako Austriako balio militarraren dominaren bertsioa.

1979. urteko abenduaren 31n hil zen Salzburgon, 80 urte zituela, eta bere kondekorazio guztiekin lurperatu zuten hiri horretako hilerrian.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jokabide eredugarri eta ausartarengatik guduan ohore militarrak jaso zituen, horien artean balio militarrarengatiko brontzezko domina bat,
  • Karlos I.a Austriako enperadorearen merituaren gurutzea
  • I. klaseko zilarrezko domina balio militarrarengatik
  • Gurutze Gorriaren ausardiaren zilarrezko gurutzea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]