Vilfredo Pareto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vilfredo Pareto

Bizitza
JaiotzaParis1848ko uztailaren 15a
Herrialdea Italiako Erresuma
 Frantzia
HeriotzaCéligny1923ko abuztuaren 19a (75 urte)
Hobiratze lekuaNew cemetery of Céligny (en) Itzuli
Familia
AitaRaffaele Pareto
AmaMarie Métenier
Ezkontidea(k)Alessandrina Bakunina (en) Itzuli
Jeanne Regis (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPolytechnic University of Turin (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, filosofoa, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, ingeniaria eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Lausanako Unibertsitatea
Erromako La Sapienza Unibertsitatea
Genovako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakNikolas Makiavelo
KidetzaAccademia delle Scienze di Torino
MugimenduaSchool of Lausanne (en) Itzuli

Vilfredo Frederigo Samaso Pareto (Paris, 1848ko uztailaren 15a - Celigny, Suitza, 1923ko abuztuaren 19a) italiar ekonomialari eta soziologoa izan zen, jatorriz frantsesa.

Zientzia zehatzak ikasten hasi bazen ere, ekonomiari heldu zion azkenik, eta Walrasen ondorengoa izan zen Lausanako Unibertsitateko ekonomia-politikako katedran. Walrasen arazoetatik gertu, Paretok oreka ekonomikoaren eredua hobetu zuen, ekonomia optimoa deritzon nozioa gehituta: halako ekonomia-egoera jakin bat, non banako baten baliagarritasuna ezin baita handitu besteren bati kalte egin gabe, produktuak edo faktoreak beste ezein modutan banatuta ere. Azken buruan, halako egoera batean, ezin da gizaki baten egoera hobetu beste batenari kalte egin gabe. Optimoa lortzeko bide bakarra lehia garbi eta perfektuaren eredua da.

Lehia garbi eta perfektuaren ereduak adieraziko digu nolakoa izan behar duen ekonomia-munduak eredu neoklasikoaren arabera. Merkatu-ekonomia hobekien biltzen duen eredu arauemaile gisa agertzen da, eta honako bost baldintzok bete beharko dira hori lortzeko:

• Merkatuen atomizatzea: eskaintzaileek eta eskatzaileek ugari izan behar dute, haietako inork eraginik izan ez dezan ondasunen prezioak zehazten. Ekonomia-agente bakoitzak mugarik gabe zehaztu behar ditu bere eskaintza- eta eskari-mailak.

• Merkatuko sartu-irtenek mugarik ez: merkatuak bizia behar du izan, sartzeko eta irteteko oztoporik gabekoa, merkatuan esku hartu nahi duen edonork eta hartatik kanpo gelditu nahi duen agenteak hala egin ahal izateko modukoa.

• Produktuen homogeneotasuna: enpresaren mota bereko ekonomia-agenteek kontsumitzaileek baliokidetzat jotzeko moduan sortuko dituzte ondasunak, lehiatzaile baten ala bestearen ekoizkinak nahiago izan ez ditzaten.

• Merkatuak gardenak izatea: parte-hartzaile guztiek badakite zerk izan dezakeen eragina erabakimenean, hau da, informazioa osoa eta doakoa izango da parte-hartzaile guztientzat, mugarik gabe joka dezaten.

Ekoizpen-faktoreak noiznahi oztoporik gabe higitu ahal izatea: ekoizpen-faktoreak (kapitala eta lana) ekonomiaren sortzaile diren merkatutik merkatura ibil daitezke. Neoklasikoak, klasikoek plazaraturiko arrazoibidearen guztiz aurkako batetik abiaturik, ondorio berberera helduko dira: ekonomia-liberalismoan oinarritutako ordenamenduaren defentsa.

Bestalde, soziologian, positibismo logiko klasikoaren kontzeptuei eduki berriak ematen saiatu zen. Paretoren teoria eta ideietan oinarritu zen ideologia faxista. Haren lan nagusiak: Cours d´économie politique eta Trattato di sociologia generale.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vilfredo Pareto Aldatu lotura Wikidatan