Viljandi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Viljandi
Viljandi
city (en) Itzuli
Viljandi town hall.jpg
Flag of et-Viljandi.svg Et-Viljandi coa.svg
Administrazioa
Herrialdea Estonia
KonderriaViljandi
AlkateaMadis Timpson (en) Itzuli
Izen ofizialaВильянди
Феллин
Jatorrizko izenaViljandi
Posta kodea71020
Geografia
Koordenatuak58°21′48″N 25°35′44″E
Eesti Viljandi linn 2017.svg
Azalera14,62 km²
Demografia
Biztanleria16.875 (2021eko urtarrilaren 1a)
Red Arrow Down.svg−229 (2020)
Dentsitatea1.150,31 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1263 (egutegi gregorianoa)
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakValmiera, Plungė (en) Itzuli, Ahrensburg, Eslöv udalerria eta Porvoo
MatrikulaD
http://www.viljandi.ee

Viljandi (estonieraz ˈʋilʲˑjɑnʲˑdi ahoskatua; alemanez: Fellin; polonieraz: Felin) Estonia hegoaldeko hiri bat da, Viljandi konderriko hiriburua. Hiri ederra izateaz gain, kultura-ondare aberatsa dauka.

14,6 km²-ko azalera dauka Viljandik; 2010. urtean 19.150 biztanle zituen, Estoniako seigarren hiririk handiena biztanleriari dagokionez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agirietan 1283. urtean jaso zuten lehenengoz Viljandiren berri, Gilen Endorpekoak hiri-izaera eman zionekoa. Herria bera lehenagotik ere bazen: 1211. urtean, alemanek, letoniarrek eta livoniarrek osatzen zuten armadak Viljandiko estoniarren gotorlekua setiatu zuten. 1223. urtean Ezpataren Anai Livoniarrek gotorlekua eskuratu zuten, estoniarrei eta errusiarrei kenduta. Hurrengo urtean gotorlekuaren beste aldean gaztelua eraiki zuten: eskualde Baltikoko gaztelurik handienetarikoa zen: hurrengo mendeetan moldatzen joan ziren, zaharberrituz eta berreraikiz.

Viljandi Hansako Ligan sartu zen XIV. mende hasieran, eta gaur egun ere, Ligako Estoniako bost udalerrietariko bat da.

1783. urtean, Iparraldeko Gerra Handiaren ostean, errusiarrek hiriari autonomia kendu zioten, eta Viljandi barruti bihurtu zuten. Garrantzia hartzen hasi zen, bai politikoki, bai ekonomikoki: eskulanak, merkataritza eta kultura sustatu zituzten.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]