Villa del Parque (Buenos Aires)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Villa del Parque
Buenos Aires hiriko auzoa
Paso a Nivel, calle Cuenca con FC San Martín, Buenos Aires.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Argentina
HiriaBuenos Aires
Commune of Buenos AiresComuna 11
Geografia
Koordenatuak34°36′S 58°29′W / 34.6°S 58.48°W / -34.6; -58.4834°36′S 58°29′W / 34.6°S 58.48°W / -34.6; -58.48
VParque-Buenos Aires map.png
Azalera3.6 km²
Demografia
Biztanleria55.273 (2010)
Dentsitatea15.353,61 bizt/km²

Villa del Parque Buenos Aires Argentinako hiriburuko mendebaldean dagoen auzoa da. Ia 60.000 biztanle ditu (2001etik aurrera) 3,6 km²-ko azaleran. Villa Parque C11 komunan da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoaren izenak "parkean dagoen herria" esan nahi du eta hasieran inguruan sortu zen 100 hektareako parkeari (Parque del Oeste) aipamena egiten dio.

Julio Argentino Rocaren presidentetzan nekazarien prestakuntza hobetzeko ekimena hasi zen munduko merkatuan Argentinako produktuak hobeto saldu ahal izateko. Horretarako 1901ean erabaki zen eredu baserri bat eta nekazaritza eskola bat eraikitzea. Horiek 1903an inauguratu ziren. Garai hartan 50 bat etxadi zeuden inguruan eta kokalekuak "Ciudad Feliz" (hiri zoriontsua) deitzen zen. Lekuari geroago Villa del Parque deitu zitzaion, Parque Agronómico (antzinako Parque del Oeste) parean zegoelako. 1908ko azaroaren 8an Villa del Parque Buenos Aireseko auzo ofiziala bihurtu zen.

Villa del Parqueko erdigunea 1907an inauguratutako tren geltokiak, Aristóbulo del Valle plazak eta Cuenca kaleak osatzen dute gaur egun.

Auzoko pertsonaia ezagunenak Julio Cortázar idazlea eta Mariano Mores eta Horacio Salgán musikariak dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]