Village of the Damned (1960ko filma)
Datuak | ||
---|---|---|
Jatorrizko izenburua | Village of the Damned | |
Izenburua euskaraz | Madarikatuen Herria | |
Urtea | 1960 | |
Estreinaldia | 1960ko uztaila | |
Generoa | beldurrezko zinema, zientzia fikzioa | |
Herrialdea | ![]() |
|
Iraupena | 97 minutu | |
Aurrekontua | 320.000 dolar | |
Banatzailea | Metro-Goldwyn-Mayer | |
Zuzendaria | ||
Wolf Rilla | ||
Ekoizleak | ||
Ronald Kinnoch | ||
Gidoilariak | ||
Stirling Silliphant Wolf Rilla Ronald Kinnoch John Wyndham idazlearen The Midwich Cuckoos eleberrian oinarritua |
||
Aktoreak | ||
George Sanders Barbara Shelley Martin Stephens Michael Gwynn |
||
Musikagileak | ||
Ron Goodwin | ||
Argazkilariak | ||
Geoffrey Faithfull | ||
Jatorrizko hizkuntza | ||
ingelesa | ||
Datu gehigarriak | ||
IMDBko fitxa irakurgai |
Village of the Damned (euskaraz Madarikatuen Herria) 1960ko Wolf Rilla alemaniar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko eta beldurrezko filma bat da. John Wyndham idazlearen The Midwich Cuckoos ("Midwicheko Kukuak") eleberrian oinarritua dago.
1964an Children of the Damned ("Madarikatuen Haurrak") izeneko jarraipena izan zuen, eta 1995ean John Carpenter estatubatuar zinema zuzendariak izenburu berdineko Village of the Damned berregokitzapena filmatu zuen, kasu honetan AEBtako Kalifornia estatuko iparraldeko herri batean girotua eta Christopher Reeve aktoreak antzeztua.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inongo azalpenik gabe, Ingalaterrako Midwich udalerri lasaian bertako biztanle guztiek ordu batzuez konortea galdu dute. Handik gutxira konorte galtzearekin zerikusia duela dirudien beste gertakari bitxi bat jazo da: herriko emakume asko haurdun geldituko dira, kasu askotan, senar eta senargaiek leialtasun eza edota ezkontzatik at izandako harremanetatik sortutako haurrak direla leporatuko dietelarik. Britainiar Gobernuko agenteak gertakariaren berri izan eta haurdunaldiak ikertzen hasiko dira, haurdunaldiak eta konorte galtzearen arteeko loturarik ba ote dagoen egiaztatu asmoz. Ama denek egun berdinean erditzean, haurtxo jaioberri guztiak albinoak eta begi urdin distiratsuak dituztela egiaztatu ahal izango dute, gainera haziz doazen heinean, oso buruargiak izateaz gain naturazgaindiko eta gizakien artean oso ohikoak ez diren portaerak dituztela ikusiko dute, gainera edonora doazela edota edozer egiten dutela ere, denak taldean eta batera joan edo egin ohi dute, honek herriko biztanle helduen artean izua sortaraziko du.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- George Sanders: Gordon Zellaby
- Barbara Shelley: Anthea Zellaby
- Martin Stephens: David Zellaby
- Michael Gwynn: Alan Bernard
- Laurence Naismith: Willers doktorea
- Richard Warner: Harrington
- Jenny Laird: Harrington andrea
- Sarah Long: Evelyn Harrington
- Thomas Heathcote: James Pawle
- Charlotte Mitchell: Janet Pawle
- Pamela Buck: Milly Hughes
- Rosamund Greenwood: Ogle andereinoa
- Susan Richards: Plumpton andereinoa
- Bernard Archard: Vicar
- Peter Vaughan: P.C. Gobby
- John Phillips: Leighton jenerala
- Richard Vernon: Sir Edgar Hargraves
- John Stuart: Smith irakaslea
- Keith Pyott: Carlisle doktorea