Villarreal Club de Fútbol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Villarreal Club de Fútbol
Ezizena(k) "Itsaspeko horia"
Sorrera 1923
Futbol zelaia El Madrigal
edukiera: 25.000 lagun
inaugurazioa: 1923
Presidentea Espainia Fernando Roig Alonso
Entrenatzailea Euskal Herria Unai Emery
Liga La Liga
2019-20 Lehen maila, 5.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
Real Madrilen aurkako partida.

Villarreal Club de Fútbol 1923an sortutako Vila-realgo (Castello, Espainia) futbol taldea da, Lehen mailan jokatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923an sortu zen C. D. Villarreal taldea. Gaur egungo taldearen oinarria berriz 1942an sorturiko Club Atlético Foghetecaz-en egon zen.

1970–71an lehen aldiz jokatu ahal izan zuen bigarren mailan bi denboraldiz jarraian. Bigarren B Maila eta Hirugarren Mailaren artean ibili zen hurrengo urteetan, eta 1990eko hamarkadan finkatu zen azkenean Bigarren Mailan.

Pellegriniren urpekari horia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998-99 denboraldia izan zen Lehen mailan jokatu zuen lehenengoa, baina maila galdu zuen. 2000-2001 denboralditik aurrera ordea beti Lehen mailan ibili da. Indartsu hasi zen gainera, 7. egin baitzuen eta "submarino amarillo" (urpekari horia) ezizena jaso zuen.

2003an eta 2004ean UEFA Intertoto Kopa irabazi zuen. Juan Román Riquelme zen taldeko izarra. Gero beste hainbat jokalari etorri ziren, hala nola Santi Cazorla eta Marcos Senna.

Manuel Pellegrini entrenatzaile txiletarra fitxatu zuen 2004-05 urterako, bai eta Pitxitxi Saria irabaziko zuen Diego Forlán aurrelari uruguayarra ere. urte honetan Ligako hirugarren postua lortu zuen taldeak. 2007an Forlanek alde egin bazuen ere Vila-realek bigarren postua lortu zuen Ligan, inoiz izan duen emaitzarik onena.

Azken hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko udan Pellegrinik Real Madrilera egin zuen alde eta taldeak nabaritu zuen. Hala ere 2011ean berriz ere laugarren postua eskuratu zuen.

2011-12 denboraldia UEFAko Txapeldunen Liga jokatuz hasi zuen, baina denboraldia benetan gaizki joan da eta azken partidako 87. minutuan Atlético Madrileko Falcaok sarturiko gol baten erruz bigarren mailara jeitsi da. 2012-13 denboraldirako Manolo Preciado entrenatzailea fitxatu zuten, baina aurkezpen egunaren bezperan bihotzekoak emanda hil zen. Bigarren postua eskuratu zuen hala ere eta lehen mailara itzuli ondoren hurrengo bi denboraldietan 6. egin eta Europa Leaguerako sailkatu da.

2015-16 denboraldia bikaina izan zuen. Ligan laugarren gelditu zen eta hirugarren aldiz Europa Ligako finalerdietara ere iritsi zen. 2016-17 eta 2017-18 denboraldietan bosgarren egin zuen Ligan, baina Europan apal ibili zen. 2018-19 denboraldia oso eskasa izan du, jeitsiera postuetan egon zen ia beti eta azken uneko erreakzioari esker 14. posturaino iritsi zen.

2019-2020 denboraldian berriz, berpizketa bat izan zuen, hainbat futbolarik beraien maila onena erakutsi zuten, eta lehen buelta ez oso on baten ondoren, Covid-19-ak eragin zuen geldiunearen ostean sekulako maila eman eta 5. postua hartu zuten, Europa League-era sailkatuz.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1923-1946
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1946-1966
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1966-2005
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2005-etik

Azken urteetako ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020-21 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 21
  • Denboraldiak 2. mailan: 10
  • Denboraldiak 2. B mailan: 4
  • Denboraldiak 3. mailan: 23
  • Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (2007-08)

2020/2021 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urriaren 4a

Zbk. Postua Jokalaria
1 Espainia ATE Sergio Asenjo
2 Espainia ATZ Mario Gaspar
3 Katalunia ATZ Raúl Albiol
4 Espainia ATZ Pau Torres
5 Espainia ERD Daniel Parejo
6 Argentina ATZ Ramiro Funes Mori
7 Katalunia AUR Gerard Moreno
9 Kolonbia AUR Carlos Bacca
10 Espainia ERD Vicente Iborra
11 Nigeria ERD Samuel Chukwueze
12 Espainia AUR Dani Raba
13 Argentina ATE Gerónimo Rulli
14 Espainia ERD Manu Trigueros
Zbk. Postua Jokalaria
15 Ekuador ATZ Pervis Estupiñán
16 Japonia ERD Takefusa Kubo (Real Madriletik utzita)
17 Espainia AUR Paco Alcácer
18 Espainia ATZ Alberto Moreno
19 Frantzia ERD Francis Coquelin
20 Espainia ATZ Rubén Peña
21 Katalunia ATZ Jaume Costa
22 Maroko ATZ Sofian Chakla
23 Espainia ERD Moi Gómez
25 Espainia ATZ Alfonso Pedraza
34 Espainia AUR Fernando Niño
- Argentina ATZ Juan Foyth (Tottenham-etik utzita)

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko txapelketak: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Europa Mundua
1999-2000 3.a (2. mailan) 1/8 -
2000-01 7.a 1/16
2001-02 15.a 1/4
2002-03 15.a 1/16 2.a (Intertoto)
2003-04 8.a 1/8 1/2 (Europa League)
1.a (Intertoto)
2004-05 3.a 1/32 1/4 (Europa League)
1.a (Intertoto)
2005-06 7.a 1/8 1/2 (Txapeldunen Liga)
2006-07 5.a 1/8 2.a (Intertoto)
2007-08 2.a 1/4 1/16 (Europa League)
2008-09 5.a 1/16 1/4 (Txapeldunen Liga)
2009-10 7.a 1/8 1/16 (Europa League)
2010-11 4.a 1/8 1/2 (Europa League)
2011-12 18.a 1/16 1/16 (Txapeldunen Liga)
2012-13 2.a (2. mailan) 2. itzulia
2013-14 6.a 1/16
2014-15 6.a 1/8
2015-16 4.a 1/8 1/2 (Europa League)
2016-17 5.a 1/8 1/32 (Europa League)
2017-18 5.a 1/8 1/16 (Europa League)
2018-19 14.a 1/8
2019-20 5.a 1/4
2020-21

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020-21 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Eibar | Elx | Getafe
Granada | Huesca | Levante | Osasuna | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Villarreal