Vinícius Júnior

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vinícius Júnior

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVinícius José Paixão de Oliveira Júnior
JaiotzaSão Gonçalo (Rio de Janeiro)2000ko uztailaren 12a (23 urte)
Herrialdea Brasil
 Espainia  (2022 -
Talde etnikoaAfrican Brazilians (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakBrasilgo portugesa
gaztelania
portugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Clube de Regatas do Flamengo2017 / 20184910
Real Madril2018 / 20554
Brasilgo futbol selekzio nazionala2019 / 202
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Pisua73 kilogramo
Altuera176 zentimetro

IMDB: nm9942571 Facebook: viniiciusjunior11 Twitter: vinijr Instagram: vinijr TikTok: vinijr UEFA: 250121533 Edit the value on Wikidata

Vinicius de Olivera Júnior (São Gonçalo. Brasil, 2000ko uztailaren 12a), Vinicius Jr. edo Vini Jr. izenez ezagunagoa, brasildar futbol jokalaria da, gaur egun Espainiako Ligako Lehen Mailako Real Madrilen jokatzen duena ezker hegaleko gisa. Brasilgo selekzio nazionalean ere jokatzen du.

Transfermarkt, futboleko merkatuan espezializatutako web orrialdearen arabera, 120 milioi euroko balioa du[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko martxoan, 16 urte besterik ez zituela, Brasilgo 17 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen selekzioaren izarretako bat izan zen, 7 gol sartu baitzituen eta txapelketako jokalari onenaren saria eman baitzioten. Bere hastapenean Neymarrekin konparatua izan zen[2][3], bien arteko antzekotasunagatik, batez ere "dribbling-a" zela eta. Gaur egun. 2021-2022 denboraldi hasierako eztandaren ondoren, etorkizun onena duten jokalarietako bat bezala kontsideratua dago[4]. 2018ko edizioan Golden Boyeko (urteko jokalari gazte onenari ematen zaion saria) bosgarren izan zen, eta 2019 eta 2020ko edizioetan ere izendatuen artean izan zen.

Estatistikak klubetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko otsailaren 22an eguneratua.
Kluba Herrialdea Urtea Partida(k) Gola (k) Asistentzia (k)
Flamengo  Brasil 2016-2017 32 4 1
2017-2018 17 6 3
Guztira klubean 49 10 4
Real Madril  Espainia 2018-2019 31 3 12
2019-2020 38 5 4
2020-2021 49 6 7
2021-2022 52 22 20
2022-2023 35 18 9
Guztira klubean 205 54 52

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe-kategoria guztietatik pasa ondoren, batez ere 15 eta 17 urtez azpiko Hego Amerikako txapelketetan nabarmenduta, ofizialki 2019ko irailaren 11an egin zuen debuta selekzio absolutuarekin. Ordutik, 9 partidu jokatu ditu, eta ez du ate hausteko aukerarik izan.

2021eko Amerika Kopan parte hartu zuen, non Brasilek finalean galdu zuen Argentinaren aurka.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Vinícius Júnior - Player profile 21/22» www.transfermarkt.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Real Madrid: Los inicios de Vinicius, mejores que los de Neymar» Marca.com 2018-02-24 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Vinicius Junior, el nuevo Neymar por el que suspira media Europa» AS.com 2017-01-12 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Real Madrid: Las cuatro claves del fichaje de Vinicius Junior por el Real Madrid» Marca.com 2017-05-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]