Vin Mariani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vin Mariani
Edari
OsagaiakBordeleko ardoa eta kokaina
Historia
Sorrera-data1863

Vin Mariani (euskaraz, Mariani ardoa) koka-ardo bat eta patentatutako botika bat zen, 1860ko hamarkadan Angelo Marianik, Korsikako kimikari batek sortua. Mariani kokaren ahalmen mediko eta ekonomikoarekin interesatu zen Paolo Mantegazzaren kokaren eraginei buruzko artikulua irakurri ondoren. 1863 eta 1868 bitartean[1], Vin Tonique Mariani (à la Coca du Pérou)[2] izeneko koka ardoa merkaturatzen hasi zen, Bordeleko ardoarekin eta koka hostoekin egiten zena[3].

Ardoaren etanola disolbatzailea zen eta kokaina koka hostoetatik ateratzen zuen, edariaren efektua aldatuz. Jatorrian 6 mg kokaina zuen ardo ontza likidoko (211,2 mg/L), baina esportatu behar zen Vin Marianik 7,2 mg zituen ontza bakoitzeko (253,4 mg/L)[1], Ameriketako Estatu Batuetan antzeko edarien kokaina kopuru handiagoarekin lehiatzeko. Vin Marianiren iragarkiek osasuna, indarra, energia eta bizitasuna itzuliko zituela zioten.

Promozioa eta lekukotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Santua Vin Mariani promozionatzen.

Marianik Vin Mariani merkaturatu zuen zenbait gaitzetarako, energia, gosea eta gogo-aldartea handitzeko zuen gaitasuna aldarrikatuz. Artistentzako zein atletentzako errendimenduaren bultzatzaile bezala sustatua izan zen, eta bere garaiko pertsona ospetsu askok babestu zuten[4]. Marianik Europako ospetsu askoren testigantzak eskatu zituen, errege familia, politikari, artista, idazle eta beste izen ezagun batzuetako kideak barne, eta egunkari eta aldizkarietan berriz inprimatu zituen, iragarki gisa. Testigantza horietako lau mila baino gehiago bildu zituela adierazi zuen[5].

Leon XIII.a aita santua eta geroago San Pio X.a Vin Marianiren edaleak ziren[6]. Leon Aita Santua poster batean agertu zen ardoaren alde, eta Vatikanoaren urrezko domina bat eman zion Marianiri sortzeagatik. Thomas Edisonek luzaroago esna egoten laguntzen ziola esan zuen. Ulysses S. Grantek Vin Mariani edan zuen bere memoriak idazten zituen bitartean[7]. Jules Méline Frantziako lehen ministroak edan zuen ardoa, alkoholaren aurkakoa izan arren.

Vin Marianiren alde agertu ziren beste ospetsu batzuk, Kyrle Bellew, Émile Zola, Victorien Sardou, Henri Rochefort eta Charles Gounod dira, guztiak, Vin Marianiren iragarki bezala agertu ziren lekukotzak idatzi zituztenak. Aktore, dantzari eta abeslariek, besteak beste, Adelina Patti, Emma Albani, Sarah Bernhardt, Emma Eames, Rosita Mauri, Lillian Russell, Emma Juch, Louise Paullin, Zélie de Lussan, Marie Tempest, Madeleine Lucette Ryley eta Augusta Holmèsek ere Vin Mariani babestu zuten inprimatutako testigantzetan[8].

Coca-Colari eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vin Mariani, dirudienez, 1885eko John S. Pembertonen koka ardoaren innspirazioa izan zen, Pemberton's French Wine Cocaren sorreran. Pembertonen errezeta Vin Marianirenaren oso antzekoa zen, koka hostoak barne. Soilik Afrikako kola-intxaurra, edariaren kafeina-iturria, sartzeagatik bereizten zen. Urte horretan, Atlantak eta Fulton konderriak (Georgia) debeku legedia onartu zutenean, Pembertonek bere Wine Coca frantsesaren bertsio karbonatatu eta alkoholgabea garatzen erantzun zuen. Coca-Cola deitu zion edari birformulatuari, bere osagai estimulatzaileengatik, koka hostoengatik eta kola-intxaurrengatik[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Karch, Steven B.. (2006). A brief history of cocaine : from Inca monarchs to Cali cartels : 500 years of cocaine dealing. (2nd ed. argitaraldia) CRC/Taylor & Francis ISBN 0-8493-9775-8. PMC 60550649. (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  2. «Angelo Mariani – Man Behind The Bottle – Discover – Exposition Universelle des Vins et Spiritueux» www.euvs.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  3. Inciardi, James A.. (1992). The war on drugs II : the continuing epic of heroin, cocaine, crack, crime, AIDS, and public policy. Mayfield Pub. Co ISBN 1-55934-016-9. PMC 24066707. (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  4. Cocaine-- scientific and social dimensions.. J. Wiley 1992 ISBN 978-0-470-51425-2. PMC 646816178. (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  5. (Ingelesez) Profitable Advertising. Kate E. Griswold 1897 (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  6. Kennedy, Joseph, 1948-2012,. (1985). Coca exotica : the illustrated story of cocaine. Fairleigh Dickinson University Press ISBN 0-8386-3103-7. PMC 10229245. (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  7. (Ingelesez) Garner, Dwight. (2011-07-19). «The Lure of Cocaine, Once Hailed as Cure-All» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  8. Mariani & Company; Lalauze, Adolphe. (1893). Portraits from Album Mariani. New York : Mariani & Company (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  9. Blanding, Michael.. (2010). The Coke machine : the dirty truth behind the world's favorite soft drink. Avery ISBN 978-1-58333-406-5. PMC 535490831. (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]