Vinalopó Mitjà

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eskualdea Valentziar Herrialdean kokatua.

El Vinalopó Mitjà (katalanez) Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Elda hiriburua duena. Iparraldean Alt Vinalopó du, ipar-ekialdean Alcoià, ekialdean Alacantí, hegoaldean Baix Vinalopó zein Baix Segura eta mendebaldean administrazioz Murtziako Eskualdean dagoen el Carxe eremu katalan-hiztuna.

Eskualdeko herri batzuetako tokiko hizkuntza katalana da eta beste batzuetan espainiera; azken hizkuntza honetan Medio Vinalopó edo Vinalopó Medio izenak ematen zaizkio.

Eskualdeak 11 udalerri ditu, 798,60 km²ko azalera du eta 2005ean 165.294 biztanle zituen.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
l'Alguenya 1.530 18,4 82,3
Aspe/Asp 20.360 70,9 271,4
Elda 54.815 45,8 1.207,2
el Fondó de les Neus 2.948 68,8 27,8
el Fondó dels Frares 1.202 12,6 97,7
Monforte del Cid/Montfort 7.606 79,5 81,7
Monòver 12.928 152,4 84,8
Novelda 27.104 75,7 350,4
Petrer 34.634 104,2 321,4
el Pinós 7.909 126,5 58,8
la Romana 2.602 43,3 56,9

Horiei hainbat arlotan udalerri izaerarik ez duen el Carxe lurraldea gehitu dakieke; murtziarra administrazioz, Vinalopó aldetik joandakoek birpopulatutako lurraldea da eta hizkuntzaz zein geografiaz eskualdearekin lotura estuak ditu, bereziki el Pinósekin. Orihuelako Barba-roja auzoa ere geografia eta hizkuntza arloetan Vinalopó Mitjàkoa da.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri gehienetako tokiko hizkuntza katalana da. Espainiera, ordea, Elda, Aspe eta Monforte del Cidekoa. Hala ere, herrien arteko biztanle mugimendu ugari egon dira eta bitxikeriarik handiena Elda eta Petrerrek osatzen duten ia 90.000 biztanleko konurbazioa da, non bi herrietako tokiko hizkuntza historikoak desberdinak diren. Auzoen arabera hizkuntza bakoitzaren presentzian gorabehera handiak egon daitezke eta berdin gertatzen da Novelda-Aspe-Monforte konurbazioan. Horri XX. mendean zehar Espainiatik etorritakoen eta azken hamarkadetan munduko beste lurralde batzuetatik hara bizitzera joandakoen eragina gehitu behar zaio.

Beste aldetik Monforteko Poublanc auzoa, Agosterako bidean, katalan hiztuna da.

Eskualde historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo eskualdearen oinarria 1934ko Emili Beüten "Comarques naturals del Regne de València" proposamenean agertzen zen Conca del Vinalopó izenarekin baina Beütek Aspe, Elda, Monforte del Cid eta Petrer Plans de Villena delakoan kokatu zituen.

Ikusten denez Beütek hizkuntza irizpideari Elda eta Petrer bi eskualde desberdinetan banatzeko zailtasuna gehitu zion. Hizkuntza irizpide nagusitzat jota egindako proposamenak gaur egun zokoratuta daude, eskualdeko herrien arteko lotura estuak direla medio[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hizkuntza irizpidetzat hartua egindako proposamenetakoa País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean ikus daiteke, "Kanpo loturak" atalean; kasu honetan Elda Alt Vinalopórekin lotzen da, geografikoki inkoherentea den arren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vinalopó Mitjà Aldatu lotura Wikidatan