Vincent Nsengiyumva
| Vincent Nsengiyumva | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1976ko apirilaren 10a - 1994ko ekainaren 7a - Thaddée Ntihinyurwa → Elizbarrutia: Kigaliko artxidiozesia
1973ko abenduaren 17a - ← Aloys Bigirumwami - Wenceslas Kalibushi → Elizbarrutia: Nyundoko elizbarrutia | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Musanze District (en) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Kabgayi, 1994ko ekainaren 7a (58 urte) | ||||
| Heriotza modua | giza hilketa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
| Alderdi politikoa | Demokrazia eta Garapenerako Mugimendu Errepublikano Nazionala | ||||
Vincent Nsengiyumva (Rwaza, 1936ko otsailaren 10a – Kabgayi, 1994ko ekainaren 7a) ruandar elizgizon katolikoa izan zen. 1973tik 1976ra Nyundoko apezpikua izan zen, eta 1976tik hil zen arte Kigaliko artzapezpikua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vincent Nsengiyumva Rwazan jaio zen 1936an eta 1966ko ekainaren 18an apaiztu zen[1].
1973ko abenduaren 17an Paulo VI.a aita santuak Nyundoko apezpiku izendatu zuen Aloys Bigirumwamiren ordez. 1974ko ekainaren 2an Laurean Rugambwa kardinalak apezpiku ordenatu zuen Nyundoko katedralean[1]. Ecce Adsum leloa hautatu zuen[2]. 1976ko apirilaren 10ean Kigaliko artzapezpiku bilakatu zen[1].
Demokrazia eta Garapenerako Mugimendu Errepublikano Nazionaleko batzorde zentraleko presidente izan zen hamalau urtez, 1990ean Vatikanoko Kuriak esku hartu zuen arte, politikatik alde egiteko aginduz[3][4].
Juvénal Habyarimana presidentearen lagun mina zen eta haren erretratua zuen txapa zeraman meza ematean. Agathe Habyarimana lehen damaren kontzientziako gidaria zen[5]. Tutsiei Ruandako genozidioa probokatzea leporatu zien, eta apaiz tutsien zerrenda Interahamweko miliziei eman zien[6].
1994ko ekainaren 7an, 58 urte zituela, Kabgayiko elizatik gertu hil zuten bi apezpiku, hamar apaiz eta haur batekin batera[7].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Carlo Sacconi kardinala (1851)
- Edward Henry Howard kardinala (1872)
- Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
- Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
- Arthur Hinsley kardinala (1926)
- David James Mathew artzapezpikua (1938)
- Laurean Rugambwa kardinala (1952)
- Vincent Nsengiyumva artzapezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 (Ingelesez) «Archbishop Vincent Nsengiyumva †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2024-08-02).
- ↑ (Ingelesez) «Catholic Church in Rwanda» Conférence Episcopale du Rwanda (kontsulta data: 2024-08-02).
- ↑ (Ingelesez) «Rwanda 10 years on: not forgiven, not forgotten» The Age 2004-04-03 (kontsulta data: 2024-08-02).
- ↑ (Ingelesez) Swan, Michael. «Report calls for church to admit role in Rwanda genocide» The Catholic Register: 24. 2000-07-24.
- ↑ (Ingelesez) «The Army, the Church and the Akazu» Human Rights Watch (kontsulta data: 2024-08-02).
- ↑ (Ingelesez) Kimenyi, Alexandre. «Journey to the Genocide Country» Kimenyi jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020ko otsailaren 26a) (kontsulta data: 2024-08-02).
- ↑ (Ingelesez) Lewis, Paul. «June 5-10: New Atrocities in Africa; Three Bishops and 10 Priests Are Slaughtered in Rwanda As Tribal Killings Go On» The New York Times 1994-06-12 (kontsulta data: 2024-08-02).