Vincenzo Coronelli
Vincenzo Coronelli | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Venezia, 1650eko abuztuaren 16a | ||
Herrialdea | Veneziako Errepublika | ||
Heriotza | Venezia, 1718ko abenduaren 9a (68 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | geografoa, kartografoa, kosmografoa, historialaria eta diseinatzailea | ||
Lantokia(k) | Venezia | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Komentualen Ordena |
Vincenzo Maria Coronelli (Venezia, 1650eko abuztuaren 16a - ibidem, 1718ko abenduaren 9a) italiar fraider frantziskotar, kosmografo eta kartografoa izan zen.
Hamar urterekin Ravenara xilografia ikastera iritsi zen eta 1763an frantziskotarren komentu batean sartu zen. Hamasei urterekin argitaratu zuen 140 lanetatik lehena. 1672an Erromara joan zen teologian doktoretza lortzeko eta astronomia eta Euklides ikertzen nabarmendu zen.
1678 inguruan geografo lanetan hasi zen eta Parmako dukeak lurbira-globoak eta zeruko-globoak fabrikatzeko enkargua eman zion. Dukea txundituta geratu zen emaitzarekin, eta Coronelli Gorteko teologo izendatu zuen. Coronellik teologo gisa zuen ospea hazi egin zen eta 1699an Frantziskotar Ordenako Aita Nagusia izendatu zuten.
Hurrengo urteetan Europako hainbat herrialdetan lan egin zuen 1705ean Veneziara itzuli aurretik. Bere proiektu kosmigrafikoa argitaratzen jarraitu zuen eta Veneziako Errepublikako kosmografo izendatu zuten. Accademia Cosmografixa degli Arhonauti ere sortu zuen.
Luis XIV.arentzako globoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]César d'Estrées kardinalak Parisera gonbidatu zuen Coronelli 1691n, Luis XIV.a Borboikoa erregearentzat bi globo egiteko, Ipar Amerikako frantses esplorazio berrienak barne.
Mapa batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
America Settentrionale Colle Nuove Scoperte fin all' Anno 1688, Atlante Veneto liburua
-
Koroniren setioa Grezian veneziarrek Moreako gerran
-
"Abissinia, doue sono le Fonti del Nilo descritta secondo le relationi de P.P. Mendez, Almeida, Pais, Lobo, e Lodulfo del P. M. Coronelli M.C. Cosmografo della Seren. Rep. di Venetia"--Vincenzo Coronelli (1690)
- 1690-91 Atlante Veneto
- 1696-97 Isolario dell' Atlante Veneto
- 1996 Londra
- 1692 Corso geografico universale
- 1695 Re-issued
- 1693 Epitome Cosmografica
- 1693 Libro dei Globi
- 1701 Re-issued
- 1695 World Map
- 1696 Pacific Ocean
Bibliografia partziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Morea, Negroponte & Adiacenze (1686).
- Atlante Veneto (1691 - 1696).
- Ritratti de celebri Personaggi (1697).
- Lo Specchio del Mare (1698).
- Singolarità di Venezia (1708-1709).
- Roma antico-moderna (1716).