Vinnie Jones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vinnie Jones
VinnieJonesCCJuly07.jpg
Bizitza
Jaiotza Watford1965ko urtarrilaren 5a (52 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema aktorea, futbolaria eta ahots-aktorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Wealdstone Football Club 1984-1986 26 1
Flag of None.svg IFK Holmsund 1986-1986 22 1
Flag of None.svg Wimbledon F.C. 1986-1989 77 9
Flag of None.svg Leeds United Football Club 1989-1990 46 5
Flag of None.svg Sheffield United Football Club 1990-1991 35 2
Flag of None.svg Chelsea Football Club 1991-1992 42 4
Flag of None.svg Wimbledon F.C. 1992-1998 177 14
Flag of None.svg Galesko futbol selekzio nazionala 1994-1997 9 0
Flag of None.svg Queens Park Rangers Football Club 1998-1999 9 1
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Altuera 185 zentimetro
IMDb nm0005068
http://www.vinniejones.co.uk/

Vinnie Jones (Watford, 1965ko urtarrilaren 5a) futbolari ohi eta aktore britainiarra da.

Futbolari gisa bere herrialdean izaera zakar eta portaera oldarkorrarengatik oso ezaguna bilakatu zen, 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdera Wimbledon F.C. talde apalarekin 1988ko Ingalaterrako Futbol Koparen finala irabazi eta ingeles futbolean maiz portaera basatia eta joko zikina eta oso fisikoa erabiltzen zuten taldekideez osatutako Crazy Gang (Talde Eroa) jokalari saileko kide nabarmena izateagatik aski ospetsua izan zen, britainiar kazetaritzak heuren futbolean jokatzeko modu zakarra eta zelaian arerioarekiko erakusten zuten begirune eta kiroltasun ezarengatik "espetxe futbola" gisa deskribatua izan zen. Talde horretako beste kide nabarmenak honakoak izan ziren: Dennis Wise, Mick Harford, John Fashanu eta Lawrie Sanchez.

Aktore antzezpenetan ere ez zen atzean gelditu, eta Erresuma Batuan XIX. mendearen amaieraldetik herri usadioan oso errotua dagoen gizonezko pertsonaia oldarkor, harroputz, ahobero, zakar, lotsagabeak, gizarte arauak haustearen zalea, itxuraz izukaitz eta besteekiko axolagabeak antzezteagatik ezaguna da, maiz ingeles hiri edo kale istiluzalearen errola bikain antzezteagatik herrialde horretako gaztediaren sektore batean zaletu ugari ditu, honen adibide bikaina, Snatch (2000) eta Mean Machine (2001) filmetako antzezpenak dira. Halere, britainiar zinezaleen artean oso aktore txarra izatearen iritzia ere badago, bere pertsonaiak antzeztu beharrean, bere buruaren sasi antzezpenak egiten dituela dioena, alegia, filmetan antzeztu beharrean bera den bezalakoa agertzea besterik ez duela egiten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterraren hego-ekialdean kokatzen den Hertfordshire konderrian jaio zen. Futbol liga ingelesean futbolari profesional gisa Erresuma Batuan oso ospetsua egin zen. Ingeles futbolean inoiz izan den jokalari gogor eta latzenetakoa izateko ospea lortu zuen, Vinnie Jonesek Newcastle United taldeko Paul Gascoigne jokalariari barrabiletatik eusten ari zela argazkilari batek ekintza honen irudia prentsaratzean berehalako ospea bereganatu zuen. Wimbledon, Leeds United, Sheffield United, Chelsea eta Queens Park Rangers bezalako taldeetan jokatu zuen. Nazioartean berriz galestar aitona zuenez, Jones galestar abizena da, Galesko futbol selekzio nazionalarekin jokatu zuen.

Futbola laga ostean Vinnie Jonesek bere aktore ibilbideari ekin zion. Guy Ritchie zuzendariaren Lock, Stock and Two Smoking Barrels (1998) ingeles komedian antzeztu zuen, ondoren 2000. urtean berriz ere zuzendari berriarekin Snatch filman errepikatu zuelarik. 2006an Brett Ratner zuzendutako X-Men 3 filman Juggernaut pertsonaiaren papera antzeztu zuen.

Bere ondorengo esaldi hau ere oso ospetsua izan zen: "Irabaztea ez da garrantzitsuena, betiere irabazten duzunean". (Winning doesn't really matter as long as you win.)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Herrialdea Urtea
Wealdstone F.C. Ingalaterra 1984-1986
IFK Holmsund Suedia 1986
Wimbledon F.C. Ingalaterra 1986-1989
Leeds United Ingalaterra 1989-1990
Sheffield United Ingalaterra 1990-1991
Chelsea F.C. Ingalaterra 1991-1992
Wimbledon F.C. Ingalaterra 1992-1998
Queens Park Rangers Ingalaterra 1998

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vinnie Jones Aldatu lotura Wikidatan