Violette Leduc

Wikipedia, Entziklopedia askea
Violette Leduc
Violette avp 2013.jpg
Bizitza
Jaiotza Arras1907ko apirilaren 7a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Faucon1972ko maiatzaren 28a (65 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: bularreko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea
IMDB: nm0496702 Edit the value on Wikidata
Signature de Violette Leduc.png

Violette Leduc ( Arras, Frantzia, 1907ko apirilaren 7a - Faucon, Frantzia, 1972ko maiatzaren 28a) frantziar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berthe Leduc eta André Debaralleren alaba ez-legitimoa izan zen. Violettek bere haurtzaroan autoestima baxua izan zuen, amaren hoztasun eta babes faltagatik. Bere amona Fidelinerekin eta amaren izeba Laurerekin ostera, harreman adeitsua izan zuen.

Bere hezkuntza formala 1913an hasi zen, baina Lehen Mundu Gerrak eten egin zuen. Gerra ostean, Collège de Douai ikastetxera itzuli zen, eta han, ikaskide batekin eta musika irakasle batekin harreman lesbikoa izan zuen. Irakaslea ikastetxetik bota egin zuten gertakaria ezagutu eta gero. Hermine zuen izena eta luzaroan izan ziren bikote. [1]

1926an Parisera joan zen bizitzera eta Lycée Racinen matrikulatu zen. Urte berean, sarrerako azterketan (batxilergoa) huts egin zuen eta telefono operadore eta idazkari gisa hasi zen Plon argitaletxean.

Idazle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942an Maurice Sachs eta Simone de Beauvoir ezagutu zituen, hauek idaztera bultzatu zuten. Bere lehen eleberria, L’Asphyxie, Albert Camusek Gallimard argitaletxean argitaratu zuen eta Jean-Paul Sartre, Jean Cocteau eta Jean Genetek goraipatu egin zuten.

1955ean, Leducek Ravages eleberriaren zati bat kendu behar izan zuen lesbianismoaren eszenak irudikatzen zituen pasarte sexualengatik. Zentsuratutako pasarteak 1966an Thérèse et Isabelle izeneko eleberri gisa argitaratu ziren. Bere beste eleberri batek, Le Taxik, eztabaidak sortu zituen anaia-arreben arteko intzestu deskribapenagatik. Edith J. Benkov kritikariak Marguerite Duras eta Nathalie Sarrauteren lanekin alderatzen du eleberri hau. [2]

Bere lanik ezagunena, La Bâtarde izeneko memoriak, 1964an argitaratu zen. Goncourt Sariaren finalista izan zen eta azkar beste-seller izan zen. Ondoren, beste zortzi liburu idatzi zituen, tartean La Folie en tête, bere literatur autobiografiaren bigarren atala.

Radley Metzgerrek Thérèse eta Isabelle eleberrian oinarritutako filma egin zuen, Essy Persson eta Anna Gael protagonista zituela .

Bularreko minbizia izan zuen eta 65 urte zituela hil zen, bi ebakuntza egin ondoren. [3]

2013an Emmanuelle Devosek irudikatu zuen Martin Provost-en Violette filmean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'Asphyxie, 1946.
  • L’affamée, 1948.
  • Gorabeherak, 1955.
  • La vieille fille et le mort, 1958.
  • Trésors à prendre, Suivi de Les Boutons dorés, 1960.
  • La Bâtarde, 1964.
  • La Femme au petit renard, 1965.
  • Thérèse et Isabelle, 1966.
  • La Folie en tête, 1970.
  • Le Taxi, 1971.
  • La Chasse à l'amour, 1973.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mireille Brioude, Violette Leduc : la mise en scène du Je, Rodopi, 2000.
  • Mireille Brioude, Anaïs Frantz, Alison Péron, Lire Violette Leduc aujourd'hui, Presses universitaires de Lyon, coll. "Des deux sexes et autres", 2017.
  • René de Ceccatty, Violette Leduc, éloge de la bâtarde, Stock, 1994, réédition en octobre 2013.
  • René de Ceccatty, La Sentinelle du rêve, éditions Michel de Maule, 1988, réédition Points 1997.
  • (en) Isabelle de Courtivron, Violette Leduc, Twayne Publishers, 1985.
  • Anaïs Frantz, "Pourquoi lire Thérèse et Isabelle aujourd'hui?" [archive], revue critique Fixxion, 2016.
  • Pièr Girard, Œdipe masqué. Une lecture psychanalytique de L'Affamée de Violette Leduc, éditions des femmes, 1986.
  • Colette Hall, Violette Leduc la mal-aimée, Rodopi, 2004.
  • (en) Alex Hughes, Violette Leduc. Mothers, Lovers and Language, W. S. Maney & Sons, 1994.
  • Carlo Jansiti, Violette Leduc, biographie, Grasset, 1999, réédition en octobre 2013, (ISBN 978-2-246-81107-7)
  • Carlo Jansiti, « Violette Leduc et Jacques Guérin, la tentation de l'impossible », in: L'amour fou, Maren Sell, 2006.
  • Franziska Kutzick, « Pour une écriture de la douleur à l’ère du soupçon. L’Affamée de Violette Leduc », in: Daniel Bengsch, Silke Segler-Meßner, (éds.). Depuis les marges. Les années 1940-1960. Une époque charnière, Berlin, Erich Schmidt Verlag, 2016, p. 241‑262.
  • (en) Elizabeth Locey, The Pleasures of the Text. Violette Leduc and Reader Seduction, Rowman & Littlefield, 2002.
  • Susan Marson, Le Temps de l'autobiographie, Violette Leduc, Presses universitaires de Vincennes, 1998.
  • Alison Péron, « Thérèse et Isabelle [archive] de Violette Leduc et le sujet décentré de Wittig », in Frantz Anaïs (dir.), dossier « Spectres et rejetons des études féminines et de genres », Sens public, revue en ligne, mars 2011.
  • Alison Péron, « Poétique du genre et des genres littéraires dans les manuscrits de La Chasse à l’amour » in Constantin Danielle, Viollet Catherine (éds.), Genre, sexes, sexualités. Que disent les manuscrits autobiographiques ?, coll. « Genre à lire…et à penser », France, Presses Universitaires de Rouen et du Havre, 2017.
  • Alison Péron, « Du théorique au poétique : portraits croisés de Violette Leduc et Monique Wittig » in Chetcuti-Osorovitz Natacha et Quemener Nelly (dir.), Miroir/Miroirs Revue des corps contemporains, Ed. « Des  ailes sur un tracteur», No 4, septembre 2015.
  • Alison Péron, « Travail des genres, littéraires et sexuels chez Violette Leduc »,  Dossier « Lectures de La Chasse à l'amour (Violette Leduc) » in Lejeune Philippe (dir.), La Faute à Rousseau, Masculin/Féminin, No 64, octobre 2013.
  • Alison Péron, « Au-delà de l’événement, un amour infra-ordinaire dans L’Affamée et Trésors à prendre de Violette Leduc » in Frantz Anaïs, Crevier Goulet Sarah-Anaïs, Calle-Gruber Mireille (dir.), Fictions des genres, France, Presses Universitaires de Dijon, « Écritures », 2013.
  • P. Renard et M. Hecquet (dir.), Violette Leduc, Université Lille III, 1998.
  • Kiev Renaud (dir.), "Violette Leduc, l'affamée", dossier des Cahiers littéraires Contre-Jour, Montréal, 2017.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. "Leduc, Violette", in Encyclopedia of Erotic Literature, editada por Gaétan Brulotte y John Phillips. Routledge, 2006 ISBN 978-1-57958-441-2 (pgs. 790-792).
  3. Violette Leduc, French Novelist, New York Times, May 30, 1972, pg. 40.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Who’s Who in Gay and Lesbian History from Antiquity to World War II. Routledge; London. 2002. ISBN 0-415-15983-0
  • Flanner, Janet (1977). Paris Journal : 1965 - 1971 Vol. 2 (pp. 10-13). Harvest (Harcourt Brace Jovanovich). ISBN 0-15-670951-1