Edukira joan

Virginia Feito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Virginia Feito
Bizitza
JaiotzaMadril, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta iritzi-kazetaria
virginiafeito.com

Virginia Feito (Madril, 1988) madrildar idazlea da.[1] Bere lehen eleberria, La señora March arrakastatsua izan zen salmentetan.[2]

Virginia Feitok ingelesez hitz egiten zuten ikastetxeetan ikasi zuen, Parisen ikastetxe amerikar batean eta Madrilen britainiar batean. Ingeles Literatura eta Arte Dramatikoa ikasi zituen Londresko Queen Mary Unibertsitatean. Madrilera itzuli zenean, Publizitatea ikasi zuen Miami Ad School publizitate eta sormen eskolan.[3]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publizitate-agentzietan lan egin zuen publizista gisa, harik eta, 2018an, New Yorken bizi zela, La señora March eleberria ingelesez idazten hastea erabaki zuen arte, hainbat hizkuntzatara itzulia izan den liburua.[4]2021ean argitaratu zuen Liveright argitaletxeak, eta hainbat sari jaso zituen. Sunday Times eta Blumhouse Productions argitaletxeen arabera, urte horretako libururik salduenetako bat izan zen.[2][5] Virginia Feitoren eleberriari buruzko aipamenak Shirley Jacksonekin eta Patricia Highsmithekin alderatzen dira, biak ere eragin handia izan duten idazleak.[6]

2022an hasi zen La señora Marchen zinemarako egokitzapena prestatzen Elisabeth Mossekin batera, ekoizle eta moldaketaren protagonista.[5][7][8]Virginia Feitoren lehen eleberri hori Lumen argitaletxeak argitaratu zuen gaztelaniaz, 2022an, Espainian.[9]

2023an, liburu berri bat eta zinemarako eta telebistarako hainbat gidoi zituen bidean bere proiektuak, Mujer hoy aldizkarian egindako elkarrizketa batean hauxe azaldu zuen:[10]

« «Badut pilotu bat gaztelaniazko telesail baterako, gidoi bat ingelesezko film baterako, eta Hollywooden beste bat garatzeko hitz egiten ari naiz.» »

Lan nabarmena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feito, Virginia (2023). La señora March. Bartzelona: Debolsillo. ISBN 978-84-663-6815-5

Bere lehen eleberria etxeko beldur psikologikoko istorio bat da. Besteen iritziarekin obsesionatuta dagoen emakume bat protagonista duena, egileak bere buruarengan eta gainerako pertsonengan gehien gorrotatzen duena bertan batu du.[9] Protagonistaren senarrak azken nobela arrakastatsua du eta bera harro dago horrekin. Upper East Side auzoan bizi dira, eta, dendarik gogokoena erostera joatean, George senarraren liburu berriaren protagonistaren inspirazioa dendaria bera dela uste du. Prostituta bat denez, pena ematen die bezeroei. March andreak mundu guztiak iseka egiten diola pentsatu, eta bere bizitza ordenatuaren kontrola galdu du.[11]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Virginia Feito: «Las obsesiones te pueden llevar al asesinato»» www.larazon.es 2022-01-31.
  2. a b Caballero, Marta Ailouti. (2022-01-20). «Conociendo a la señora March, el fenómeno de Virginia Feito que arrasa en Estados Unidos» THE OBJECTIVE.
  3. «Escuela creativa en Madrid | Estudiar arte y publicidad» Madrid Ad School.
  4. «Virginia Feito, autora de La Señora March, el último fenómeno literario» Expansión 2022-03-01.
  5. a b Nast, Condé. (2022-02-20). «Virginia Feito: hablamos con la escritora española que obsesiona a Hollywood» Vogue España.
  6. «El misterioso caso de Virginia Feito, la escritora española que triunfa en EEUU con su primera novela» ELMUNDO 2022-01-13.
  7. Ferrer, Clara. (2023-10-09). «Virginia Feito: «Tras ‘La señora March’ pensé que me dejarían experimentar, pero no»» Ultima Hora.
  8. López, Carmen. (2022-01-17). «Madrileña, escribe en inglés y triunfa en EEUU: Virginia Feito publica la novela que llevará al cine Elisabeth Moss» www.epe.es.
  9. a b «‘La señora March’, una historia de terror psicológico que ahonda en el peso de las expectativas» El Universo 2022-01-16.
  10. «La escritora Virginia Feito nos revela las historias que ocultan sus objetos favoritos» Mujer Hoy 2023-03-26.
  11. Carmen. (2022-12-05). «La señora March, un thriller... un tanto particular» Punto y leído.
  12. «Participantes» Festival Literatura Expandida Magaluf.
  13. S.L, EDICIONES PLAZA. «Virginia Feito, Marina Sanmartín y Ludmilla Lacueva ganan los premios de novela de VLC Negra» Cultur Plaza.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]