Viru hezegunea
| Viru hezegunea | |
|---|---|
| Mota | Zohikaztegia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 59°28′25″N 25°39′42″E / 59.4735°N 25.6617°E |
| Herrialdea | |
| Konderri | Harjuko konderria |
| Landa-udalerria | Kuusalu landa-udalerria |
| Babestutako-eremua | Lahemaa Parke Nazionala |
Viru hezegunea (estonieraz: Viru raba) Estoniako zohikaztegi ezagun bat da, Lahemaa Parke Nazionalean aurkitzen dena.
Harju konderrian dago, Lääne-Viru konderriaren mugatik hurbil. Bigarren horrek ematen dio izena hezeguneari.[1] 235 hektareatako azalera hartzen du hezeguneak.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glaziarren atzerakada betean izotza urtu eta ura pilatzearen ondorioz sorturiko hezegunea da. Hasiera batean aintzira bat sortu zen baina urez gainezka egin eta gaur egun zingira zabal bat da.
Urtero zohikatza milimetro bat pilatzen ela jakinda eta dagoeneko 3 metrotako geruza osatzen duenez, zohikaztegiak 3000 urte inguru dituela kalkulatzen da.
Landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estoniako goroldio arruntak lehorrean aurkitzen dira; Palumen goroldioa eta belardi arrunteko goroldioa. Oihanpea nahiko urria da: txilarra, ahabi gorria, ahabia, Melampyrum belarra eta, udazkenean, jateko hainbat perretxiko daude. Pinuez gain, ez dago zuhaixkarik, ezta beste zuhaitzik ere.[2]
Likenentzako habitat egokia dira txilardiak. Zuhaixka espezie ohikoenak lore purpurazko txilarra, sarpoil usaintsua eta Cladonia arbuscula oihanpean. Zingiretan landare haragijaleak ere aurkitzen dira, hala nola, Drosera rotundifolia eta Drosera anglica.[2]
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zohikaztegian zehar 3,5 kilometrotako ibilbide bat egin daiteke, nahi izanez gero 5,5 km-ko zirkularra[3]. Ibilbidean zohikaztegiko floraren, antzinako hareazko dunen eta basoaren inguruko informazioa dago eta ibilbidearen erdian behaketa dorre bat ere bai.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ülo Mander. (1978). Viru raba õpperada. Tallinn: Kirjastus Eesti Raamat.
- 1 2 «Wayback Machine» www.keskkonnaamet.ee (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Ingelesez) «RMK» rmk.ee (kontsulta data: 2025-04-03).
- ↑ (Ingelesez) «Viru nature trail» visitestonia.com (kontsulta data: 2025-04-03).
