Virunga Parke Nazionala

Koordenatuak: 0°55′00″N 29°10′00″E / 0.91667°N 29.16667°E / 0.91667; 29.16667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Virunga Parke Nazionala1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Nyiragongo sumendia gauez.

Mota Naturala
Irizpideak vii, viii, x
Erreferentzia 63
Kokalekua Kongoko Errepublika Demokratikoa Kongoko Errepublika Demokratikoa (Afrika)
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 0°55′00″N 29°10′00″E / 0.91667°N 29.16667°E / 0.91667; 29.16667
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Virunga Parke Nazionala, lehen Albert Parke Nazionala deitua, Kongoko Errepublika Demokratikoko naturagune babestua da. Herrialdeko ekialdeko mugan dago, Virunga mendietatik Ruwenzori mendietaraino, Eduardo aintziraren mendebaldeko ertzean. Rwandako Sumendien Parke Nazionalarekin eta Ugandako Rwenzori mendien Parke Nazionalarekin lotuta dago. Parke Nazionala 1925ean sortu zenean, Afrikako lehendabizikoa izan zen. 1979an Unescok Gizateriaren Ondare deklaratu zuen; 1994an arriskuan dagoen gizateriaren ondarearen zerrendan sartu zuen. 7.800 km² ditu. Gordetzen duen biodibertsitatea dela eta, garrantzi handiko parkea da.

Ekosistema nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosistema nagusiak hezeguneak eta sabanak dira. Ruwenzori mendiak mendiko larrez estalita daude; badago halaber glaziar bat. Parkean bi sumendi aktibo daude, Nyiragongo eta Nyamuragira, laba zonaldeez inguratuta. Nyamuragira sumendiak 2010ean eztanda egin zuen eta parkeko fauna eta inguruko herriak arriskuan jarri zituen; 2002an Goma hiriko zati batzuk txikituta geratu ziren, antzeko eztanda baten ondorioz.[1]

Emmanuel de Merode printzea Parke Nazionalaren zuzendaria da.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea mendiko gorilei esker oso ezaguna da munduan. Kongoko lehenengo gerraren ondorioz, populazio hori galtzeko zorian egon zen eta gaur egun gutxi bizirik daude, nahiz eta babesteko neurriak arrakasta izan. Antza denez, populazioa berreskuratzen ari da.

Hipopotamoa beste espezie enblematikoa izan da, bereziki Albert aintziran. 2006an, ordea, isileko ehizaren ondorioz % 95 hil zituzten.[2]

Arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gerra
  • Isileko-ehiza.
  • Oihanaren txikizioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]