Virus (1999ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Virus (1999ko filma)
Virus1.gif
Jatorria
Argitaratze-data 1999
Jatorrizko izenburua Virus
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema, zientzia-fikzio filma eta speculative fiction film Itzuli
Iraupena 99 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Virus Itzuli
Grabazio lekua(k) Ipar Carolina
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Bruno Itzuli
[[Kategoria:John Bruno Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Chuck Pfarrer
Dennis Feldman Itzuli

[[Kategoria:Dennis Feldman Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Jamie Lee Curtis
William Baldwin
Donald Sutherland
Joanna Pacuła
Marshall Bell
Cliff Curtis
Levan Uchaneishvili
Julio Oscar Mechoso
David Eggby
Sherman Augustus



[[Kategoria:Joanna Pacuła Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Marshall Bell Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Julio Oscar Mechoso Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Sherman Augustus Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Gale Anne Hurd
Konpainia ekoizlea Universal Studios
Ekoizle eragilea Mark Gordon
Bestelako lanak
Musikagilea Joel McNeely
Argazki-zuzendaria David Eggby
Argumentu nagusia itsasoko nabigazioa
Kanpo loturak

Virus (euskaraz Birus) 1999ko John Bruno estatubatuar zinema zuzendarial zuzendutako zientzia-fikzio eta beldurrezko film bat da. Chuck Pfarrer komikigilearen izenburu berdineko komikian oinarritua dago. Jamie Lee Curtis, Donald Sutherland, William Baldwin, Joanna Pacuła eta Marshall Bell aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Itsas enbata baten ostean, "Sea Star" estatubatuar karga-ontziak ustekabean "Akademik Vladislav Volkov" errusiar zientzia-ontzia topatu du, kanpoan eskifaiaren arrastorik txikiena ere topatu gabe.

Karga-ontziaren Everton kapitainak (Donald Sutherland) errusiar ontziaz jabetu eta honela errusiarrei erreskatearen truk dirutza eskatzen otu zaio.

Behin karga-ontziko eskifaia errusiar ontzian sartu eta denbora gutxira estralurtar izaki baten bizilekua dela jabetuko da, izaki honek errusiar eskifaiaren gorpuak cyborg hiltzaileak eraikitzeko nahieran erabili ditu, gizakiak akabatu beharreko "birus" espezietzat baidauzka. Errusiar eskifaiatik bizirik atera den kide bakarra Nadia (Joanna Pacuła) neska gaztea da, berau izango da karga-ontziko kideak aurrean duten arrisku larriaz ohartaraziko dituena.

Everton kapitainak gain, "Sea Star" karga-ontziko eskifaiaren gainontzeko kideak honakoak dira: Steve Baker (William Baldwin), J. W. Woods Junior (Marshall Bell), Hiko maoria (Cliff Curtis), Squeaky kubatarra (Julio Oscar Mechoso), Richie Mason (Sherman Augustus) eta Kelly «Kit» Foster nabigazio ofiziala (Jamie Lee Curtis).

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]