Visby

Koordenatuak: 57°37′44″N 18°18′26″E / 57.628997°N 18.307109°E / 57.628997; 18.307109
Wikipedia, Entziklopedia askea
Visby
Visby
urban area in Sweden (en) Itzuli
Alde zaharra Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaGotland
Izen ofizialaVisby
Jatorrizko izenaVisby
Posta kodea621 xx
Geografia
Koordenatuak57°37′44″N 18°18′26″E / 57.628997°N 18.307109°E / 57.628997; 18.307109
Map
Azalera12,44 km²
Demografia
Biztanleria24.951 (2020ko abenduaren 31)
258 (2019)
Dentsitatea1.717,21 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0498
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.visby.se/

Visby (suedieraz ˈviːsbʏ ahoskatua) Gotland konderriko hiriburu eta hiri nagusia da. 2012an 23.576 biztanle zituen. Gotland uharteko hiri titulua duen bakarra. Hansa Ligako hiria izan zen eta Erdi Aroko hirigunea ondo kontserbaturik mantendu duenez UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1995ean. Eskandinaviarrentzako gustuko udalekua ere badenez milaka bisitari izaten ditu urtean zehar.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako eskandinavieraz Vis "sakrifizio leku jentila" da eta by "herria". XIV mendean Wi izena ere izan zuen, "leku sakratua" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Visbyren aintzinako historia ezezagun samarra bada ere Harri Aroan jadanik populatua izan zela uste da, kai naturala bai baitauka. 900 urtearen inguruan merkataritzan oinarrituriko herrigunea bazuen eta XII mendean katedrala eraiki zuten, XIII mendean tokiz aldatu zutena.

Hansa hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Visbyko Hansa Hiria1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Visbyko harresia

Mota Kulturala
Irizpideak iv, v
Erreferentzia 731
Kokalekua  Suedia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1995 (XIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Itsaso Baltikoan toki estrategikoa izanik Hansa Ligako hiria bihurtu zen eta hiriak bultzada handia jaso zuen. 1300 inguruan eraiki zuten hiria inguratzen zuen harresia baina XV menderarte dorreak gehituz joan ziren.

1361 urtean Valdemar IV.a Danimarkakoak borroka latza baten ondoren konkistatu egin zuen hiria. Borroka hartan 1.800 gotlandar hil ziren. Harresien zati handi bat eraitsi eta bere gizonei hiria harpillatu zezatela agindu zien beren burua urrez eta zilarrez estali arte. Danimarka eta Hansa Ligaren arteko gerra piztu zuen gertaera honek, baina hiriari eutsi egin zioten, Vitual anaiek (germaniarrek) 1391, 1394 eta 1398an bonbakatu egin zuten arren.

1398an Ordena Teutonikoak eskuratu zuen eta Kalmarko Batasunaren ondoren Eskandinaviar estatuek bat egin zutenean Margarita I.ari saldu zion 1409an. Honen ondorengoa zen Erik Pomeraniakoak Visborg gaztelua eraiki zuen. Azkenik 1525ean Lübeck Hansa Hiri nagusiak Visby erasotu eta eliza guztiei su eman zen, katedralari ezik.

Suedian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1645eko Brömsebroko Itunak Suediaren esku utzi zuen hiria, 300 urtetan zehar Danimarkarena izan zena. Hurrengo mendeetan hazkuntza motela izan zuen eta XVIII mendean izurrite batek populazioa erdira jeitsiarazi zuen. XIX menderarte ez zen berri piztu, kaiari loturiko industria eta merkataritza abiatu ziren arte.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Visby)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.7 0.3 3.1 8.0 14.3 19.0 20.3 19.7 15.4 10.7 5.7 2.5 10
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.1 -1.8 0.1 4.0 9.6 14.3 16.3 15.9 12.1 8.1 3.9 0.7 6.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.4 -4.3 -2.7 0.5 5.1 9.6 12.3 12.1 9.0 5.5 1.7 -1.6 3.7
Euria (mm) 48 28 32 29 29 31 50 50 59 50 57 51 514
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 11 7 8 7 6 5 8 8 10 9 12 11 102
Eguzki orduak 34.1 59.3 133.3 195.0 288.3 309.0 282.1 241.8 162.0 105.4 48.0 27.9 1886.2
Iturria: Hong Kong Observatory.[1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]