Vitold Fokin
Itxura
Vitold Pavlovitx Fokin (ukraineraz: Віто́льд Па́влович Фо́кін; Novomykolaivka, Zaporizhiako oblasta, 1932ko urriaren 25a – Kiev, 2025eko martxoaren 20a) ukrainar politikaria izan zen Ukrainako lehendabiziko lehen ministroa 1991etik 1992ra.
Meatze-ingeniaritza ikasi zuen Dniproko Unibertsitate Politeknikoan.
Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistako lehen ministroa izan zen 1990eko urriaren 23tik 1991ko abuztuaren 24ra. Belovezhako itunaren sinatzaileetako bat izan zen, Sobietar Batasunari amaiera eman ziona eta Ukrainaren independentzia ahalbidetu zuena. Fokinek lehen ministro izaten jarraitu zuen independentzia lortu ondoren. Bere agintaldian hiperinflazioa eta ekonomiaren emaitza txarrak izan ziren. 1992ko urriaren 8an dimititu zuen.