Vitréko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vitréko gaztelua
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Castle-Vitre-France5.jpg
Ateko etxea eta Saint-Laurent dorrea.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 48° 07′ 28″ N, 1° 12′ 55″ W / 48.124444444444°N,1.2152777777778°W / 48.124444444444; -1.2152777777778Koordenatuak: 48° 07′ 28″ N, 1° 12′ 55″ W / 48.124444444444°N,1.2152777777778°W / 48.124444444444; -1.2152777777778
Ondarea
Mérimée ID PA00090896

Vitréko gaztelua (bretainieraz: Kastell Felger, frantsesez: Château de Vitré) Bretainiako Vitré hirian dagoen gaztelu bat da. 1872an Frantziako monumentu historiko izendatu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geoffrey I.a Bretainiakoak 1000 urtearen inguruan Riwallon Le Vicaire jauntxo feudalari eskubieak ematerakoan sortu zen. Bretainiako marka zaintzeko egurrezko gotorleku txiki bat eraiki zuen honek. Sarritan erasotu eta erre zuten, harik eta Robert I.a Vitréko Baroiak 1070 urtean harrizkoa eraiki zuen arte. Vilaine ibaiaren gainean dagoen harkaitz bat hautatu zuen gaztelu berria eraikitzeko. XIII mendean gaztelua handitu eta gotortu egin zuten gaur egungo itxura triangeluarra emanez.

XIV mendean Laval kondeek eskyratu zuten eta Guy XII. Lavalek gaztelua handitu egin zuen XV mendean, bereziki atea babestuz Saint-Laurent eta Madeleine dorrekin. Helburua frantziarren erasoei aurre egitea zen baina Bretainia eta Frantziak bat egin zutenean frantziarren esku gelditu zen gaztelua. Ordutik aurrera funtzio militarra galdu zuen eta egindako berrizte lan guztiek erosotasuna zuten helburu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vitréko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan