Wikipedia, Entziklopedia askea
Herriko ikuspegi orokorra Landro ibaiarekin.
Viveiro Galiziako kostaldeko udalerria da, Lugoko probintziaren ipar-mendebaldean dagoena eta bertako hirugarren herririk populatuena dena, Lugo hiriburua eta Monforte de Lemos ostean. Halaber, A Mariña Occidental eskualdeko herri nagusia da.
2004an 15.379 biztanle zituen eta 16.211 2010ean . 12 parrokiatan banatuta dago.
Izen bereko itsasadarrean kokatuta dago. Udalerri mugakideak mendebaldean O Vicedo , ekialdean Xove , hegoaldean Ourol eta iparraldean Kantauri Itsasoa .
Celeiro (Santiago)
Chavín (Santa María)
Covas (San Xoán)
Faro (San Xiao)
Galdo (Santa María)
Landrove (San Xiao)
Magazos (Santa María)
San Pedro de Viveiro (San Pedro)
Santo André de Boimente (Santo André)
Valcarría (Santo Estevo)
Vieiro (San Cibrao)
Viveiro (Santa María e Santiago)
Santa María do Campo eliza erromanikoa eta San Francisco gotikoa aipatzekoak dira. Halaber, herriko harresietan zeuden lau ate mantentzen dira gaur egun ere: Porta Maior, Porta de Carlos V, Porta do Valado eta Porta da Vila.