Vizcainas ikastetxea (Mexiko Hiria)

Koordenatuak: 19°25′42″N 99°08′27″W / 19.428433°N 99.140711°W / 19.428433; -99.140711
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vizcainas ikastetxea (Mexiko Hiria)
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Barruti federalFederal District
Koordenatuak19°25′42″N 99°08′27″W / 19.428433°N 99.140711°W / 19.428433; -99.140711
Map
Kontaktua
HelbideaVizcaínas 21, colonia Centro
Ikastetxearen atari nagusia.
Artxiboaren ikuspegia.

Vizcainas ikastetxea (gaztelaniaz: Colegio de las vizcaínas), ofizialki San Inazio Loiolakoaren Ikastetxea, euskaldunek Mexiko Hirian, Espainia Berriko Erregeorderriaren garaian sortutako hezkuntza erakundea da. Ikastetxe laikoa zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean irekita, emakumeen hezkuntza garatzeko eta bultzatzeko sortutako eskola zen. Hau izan da garai kolonialetik etengabe zabalik egon den instituzio bakarrenetariko bat. Sortzaileen artean Frantzisko Etxebeste, Manuel Aldako eta Ambrosio Meabe zeuden; hirurak Euskalerriaren Adiskideen Elkartea erakundearen partaideak ziren. Eskola eraikin barroko batean egokitu zen. 1767ko irailaren 9an ireki zituen ateak, eta kontinente amerikarreko emakumeentzako lehen eskola laikoa izan zen. 1970eko hamarkadan ikastetxe misto bihurtu zen.[1]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak etxadi oso bat hartzen du, Vizcainas kaleak iparraldean, Manuel Aldaco kaleak ekialdean eta San Ignazio kaleak mendebaldean, Vizcainas plaza hegoaldean dituela. Eraikinaren fatxadak barroko estilokoak dira. Eraikinaren sekzioak pinakuluez koroatuta dauden pilastrez banatuta daude. Eraikuntzaren lau fatxadak, tezontle harriz estalita daude. Era berean, ikastetxea hondoratzen ari zenez, Mexiko Hiriko eraikin askok pairatzen duten arazoa, babes-lan ugari egin behar izan ziren.[2]

Irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolak bere eginkizunaren eta antolaketaren alde handiena mantendu. Mexikoko kolonial garaiko erakunde funtzionamenduan etengabea izan dena da. Hasiera batean umezurtz eta alargunen hezkuntzarako sortu zen, baina gaur egun eskola mistoa da. Haurtzaindegitik goi mailako batxilergorainoko hezkuntza eskaintzen du (preparatoria), beraz, gaur egun ikastetxe arrunta da baina irabazi-asmorik gabekoa. Erakundeak diru-sarrerak jasotzeko erabiltzen duen bide nagusietako bat, dohaintzez gain, eraikina ekitaldi sozialetarako alokatzea da.

Artxibo historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren barruan José María Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa dago. Artxiboa XVI, XVII, XVIII eta XIX mendeetan zehar, 1538 eta 1928 artekoak, emakumeen bizitzaren eta haiek babestu zituzten erakundeen inguruko gai nagusia duen bilduma batek osatzen du. Artxiboak 2013an Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kultura Erakundeak emandako Munduaren Memoria gisa Nazioarteko Erregistroa jaso zuen. Ikastetxean ere liburutegi interesgarria dago.

Ikasle ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Toussaint, Antonio (1962). «Colegio de las Vizcainas». Artes de México, 7.liburuki, 42.zk.
  2. Galindo, Carmen; Galindo, Magdalena (2002). Historic Center of Mexico City. Madril: Ediciones Nueva Guía, S.A. de C.V. 216 or. ISBN 968543729 7.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]