Vladikavkaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vladikavkaz
Владикавказ
 Errusia
View of Vladikavkaz.jpg
Coat of arms of Vladikavkaz.png
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Errusiako errepublikak Ipar Osetia-Alania
Urban okrug in RussiaVladikavkaz Urban Okrug
Alkatea Boris Albegov Itzuli
Izen ofiziala osetieraz: Дзæуджыхъæу
errusieraz: Владикавказ
Jatorrizko izena Владикавказ
Posta kodea 362000–362999
Geografia
Koordenatuak 43° 01′ 00″ N, 44° 39′ 00″ E / 43.016666666667°N,44.65°E / 43.016666666667; 44.65Koordenatuak: 43° 01′ 00″ N, 44° 39′ 00″ E / 43.016666666667°N,44.65°E / 43.016666666667; 44.65
Vladikavkaz hemen kokatua: Errusia
Vladikavkaz
Vladikavkaz
Vladikavkaz (Errusia)
RussiaNorthOssetiaVladikavkaz.png
Azalera 291 km²
Altuera 692 m
Demografia
Biztanleria 311.693 bizt. (2017)
Dentsitatea 1.071,11 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1741
Telefono aurrizkia 8672
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Vladivostok, Makhatxkala eta Stavropol
http://vladikavkaz.osetia.ru

Vladikavkaz[1] (osetieraz: Дзæуджыхъæу, Dzæwdžyqæw; errusieraz: Владикавказ) hegoaldeko Errusiako hiria da, Ipar Osetia-Alaniako hiriburua eta hiririk handiena. Kaukaso mendikatearen iparraldeko isurialdean dago, Terek ibaiaren ertzean. 291 km²ko eremua du eta 2010ean 311.693 biztanle zituen[2].

Etniari dagokionez, osetiarrak eta errusiarrak dira biztanle gehienak, baina armeniar, georgiar, alemaniar eta greziar gutxiengoak daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria 1784. urtean sortu zuten. 1930-1944 eta 1954-1990 bitartean Ordzhonikidze izena izan zuen, Sergo Ordzhonikidze agintariaren omenez. 1944-1954 urte bitartean, berriz, Dzaudzhkau izena izan zuen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vladikavkazek klima kontinentala du, uda epelekin (Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera).

Datu klimatikoak (Vladikavkaz)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.6 23.0 30.3 34.0 35.0 38.0 37.5 39.2 38.2 33.5 27.0 27.1 39.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.0 3.2 7.7 14.8 19.4 23.2 25.7 25.4 20.8 15.1 8.4 4.3 14.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.9 -1.7 3.0 9.5 14.1 18.0 20.6 20.1 15.6 9.8 3.6 -0.7 9.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.6 -5.7 -0.9 5.1 9.6 13.5 16.1 15.7 11.2 5.7 0.1 -4.2 5.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -27.2 -27.8 -22.0 -8.9 -2.8 2.2 7.5 6.0 0.0 -10.0 -22.2 -25.0 -27.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 31 34 54 85 140 175 109 89 75 60 46 31 929
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6 6 8 10 14 14 11 9 8 7 7 6 106
Iturria (1): Pogoda.ru.net[3]
Iturria (2): World Meteorological Organisation (UN) [4]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzi handia du Kaukasoko mendien arteko komunikabide nagusiak, burdinbideak eta errepideak, bertan lotzen direlako. Industria (burdingintza, beiragintza, zurgintza, janari industria), meategiak (beruna, zinka, zilarra) eta zerbitzuak dira ekonomia jarduera nagusiak.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vladikavkazen hainbat erakunde daude: Estatuko Ipar Osetiako Unibertsitatea, Ipar Kaukasoko Unibertsitate Teknologikoa, Akademia Medikoa, Zibilizazio Institutua, Nekazaritza Akademia, Institutu Pedagogikoa eta Management Institutua, besteak beste.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FC Alania Vladikavkaz taldeak Errusiako futbol liga irabazi zuen 1995ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladikavkaz Aldatu lotura Wikidatan