Vladimir II.a Monomako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vladimir II.a Monomako
Vladimir-II-Vsevolodovich Monomakh.jpg
Txernigoveko printzea


Kieveko printzea

Bizitza
Jaiotza 1053
Herrialdea Kieveko Rusa
Lehen hizkuntza Old East Slavica
Heriotza Kiev1125eko maiatzaren 19a (71/72 urte)
Hobiratze lekua Santa Sofia katedrala
Familia
Aita Vsevolod I of Kiev
Ama Q4301841
Ezkontidea(k) Gytha of Wessex  (1074 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Rurik leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak Old East Slavica
Jarduerak
Jarduerak idazlea, buruzagi militarra eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Orthodox Christianitya
Eliza ortodoxoa

Vladimir II.a Monomako (* 1053 - 1125eko maiatzaren 19a) (errusieraz: Влади́мир II Все́володович Монома́х, Vladimir II Vsevolodovitx Monomaj) eslaviar agintaria izan zen, Kieveko Printze Handi tituluaren jabea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vladimir 1053an jaio zen. Kieveko Vsevolod I.aren semea, bere lehengusu Sviatopolk II.aren ondorengotzan hartu zuen Kieveko Printze Handi titulua, 1113an. Jada hirurogei urte zituen tronura igo zenean, baina hala ere bere erresumari ospea itzuli zion eta eta barne arazoak konpontzen jakin zuen fakzio desberdinak anaituz. Kiev eta Novgoroden Vladimirren boterea eztabaidaezina izan zen, eta bigarren mailako hainbat printzerritan piztutako altxamenduak garaitzea lortu zuen, Tmutarakaingo printzerria kumandarrek konkistatu bazuten ere. Guztiarekin, haiekin zuen muga finkatzea lortu zuen izandako arazoak saihesteko. [1]

"Irakaspen"(Pouchénie Vladímira Monomaja) bat idatzi zuen, bere seme-alabei eskainia, eslaviar literaturako lehen lanetariko bat. Printzeei Ispilu edo Irakaspen bat zuen barne, garaiko literaturan nahiko ohikoa den generoa.[1] Testamentu moral bat da, non Monomakok printze baten betebeharrak azaldu eta  duke baten printzipio moralak definitzen baititu, bere bizitza adibide gisa jartzearekin batera.

Honetaz gain, Vladimirrek antolatzaile eta administratzaile aparta izateagatik lortu zuen izen ona. 1108an Vladimir hiri gotortua sortu zuen Kliazma ibai ertzean,[2] belaunaldi baten buruan Ruseko hiriburu bilakatuko zena.

Honetaz guztiaz gain, Vladimir gerlari eta negoziatzaile ona izan zen. Errege izendatua izan baino lehen ere, paper garrantzitsua bete zuen mugako estepa defenditzeko printzeen artean egin ziren bileretan, (1097-1100), haien arteko ika-mikei amaiera emanez (1103). 1111n Salnitsako gudua zuzendu zuen kumandarren kontra. Bere erregetzan zehar, kanpainak egiten jarraitu zuen, LivoniaFinlandia eta beste herrialde batzuen aurka. 1125eko maiatzaren 25ena hil zen, Kieven.

Kremlingo armategian Monomakoren txanoa kontserbatzen da. Kondairaren arabera, Konstantino Monomako enperadore bizantziarrak oparitu zion Vladimirri.

Ezkontzak eta ondorengotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako Harold II.aren alaba Gytharekin ondorengo semeak izan zituen:

Emazte bizantziar ezezagun batekin izandako ezkontzatik:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Carsten Goehrhe, Manfred Hellmann, Richard Lorenz, Peter Scheibert.
  2. Op. Cit; 56. orr.