Vladimir Potanin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladimir Potanin

First Deputy Chairman of the Government of the Russian Federation (en) Itzuli

1996ko abuztuaren 14a - 1997ko martxoaren 17a
Oleg Lobov (en) Itzuli - Anatoly Chubais (en) Itzuli, Boris Nemtsov
Bizitza
JaiotzaMosku1961eko urtarrilaren 3a (63 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Nazioarteko Erlazioen Estatu-institutua
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, bankaria, politikaria eta Errusiar oligarka
Jasotako sariak
Kidetzafirst Civic Chamber of the Russian Federation (en) Itzuli
second Civic Chamber of the Russian Federation (en) Itzuli
third Civic Chamber of the Russian Federation (en) Itzuli
fourth Civic Chamber of the Russian Federation (en) Itzuli
interros.ru…

Vladimir Olegovitx Potanin (errusieraz Владимир Олегович Потанин : Mosku, 1961eko urtarrilaren 3a) oligarka errusiar bat da.[1] Bere aberastasuna maileguak akzioen truke programa polemikoaren bidez biderkatu zuen batik bat, 1990eko hamarkadaren erdialdean.[2] 2021ean, Bloomberg Billionaires Index delakoaren arabera, Errusiako bigarren gizon aberatsena zen, eta munduko 10. aberatsena da, $87 mila milioiko balio garbia du bere izenean. Bere hastapenetako bazkide komertziala Mikhail Prokhorov izan zen, 2007an banatzea erabaki zuten arte.[3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potanin Moskun jaio zen, SESB zaharrean, goi-mailako familia komunista batean.[4] 1978an Nazioarteko Harreman Ekonomikoen Fakultatean ikasten hasi zen, eta ondoren, aitaren urratsei jarraituz, eta Sobietar Batasuneko Kanpo Merkataritzako Ministerioaren "Soyuzpromexport" delakoan hasi zen lanean.[5][6]

Perestroikan, Potaninen irten efgin zen Kanpo Merkataritzako Estatuaren egiturei, eta 1991n Interros elkarte pribatua sortu zuen, aurreko kontaktu eta negozio bideen jakintza aprobetxatuz. Era berean, banku bat sortu zuen, ONEKSIMbank[7][8] , eta 1990 hamarkadako oligarken lehen oldean bezala, inportazio eta esporazioetan eta finantzetan agertutako lehen aukerekin egin zuen dirutza[9].

1990eko hamarkadaren erdialdean, Anatoli Txubais pribatizazioen guruarekin eta Viktor Txernomirdin lehen ministroarekin kontaktu zuzena zuelarik, "maileguak akzioen truke" sistemaren asmatzaileetako bat izan zen, eta horretaz aprobetxatu zenetako bat ere bai: Norilsk Nickel enpresako akzio multzo handiena erosu zuen 170 milioi dolarretan, non 3.300 milioi dolarreko sarrerak eta 1.200 milioiko irabaziak izan zituen 1995ean[9].

Hamarkada amaieran, 1998eko krisi ekonomikoarekin, banku negozioetako batzuetatik erretiratu behar izan zuen Potaninek, baina Vladimir Putinen aroa eta 21. mendea hastearekin, oligarka batzuek agintearen babesa galdu zuten arren, Potaninek aurrera egin zuen, eta nikelean bezala lehengaietan jabetza zuten beste batzuek bezala, oparotasun osoan jarraitu zuen[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Vladimir Potanin» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-30 data duen 1068787311 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]