Vladimir Soloviev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vladimir Soloviev
V.Solovyov.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1853ko urtarrilaren 28a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Errusia
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Uzkoye Itzuli1900eko abuztuaren 13a (47 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Familia
Aita Sergey Solovyov
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Moskuko Estatu Unibertsitatea 1873)
Q4204467 Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Sergei Nikolaevich Trubetskoy Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, poeta, iritzi-kazetaria, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k) Moskuko Estatu Unibertsitatea
Influentziak Arthur Schopenhauer
Kidetza San Petersburgoko Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Vladimir Sergeyevitx Soloviev (errusieraz: Влади́мир Серге́евич Соловьёв; Mosku, Errusia, 1853ko urtarrilaren 28agreg./urtarrilaren 16ajul. - Mosku, Errusia, 1900eko abuztuaren 13agreg.uztailaren 31jul.) errusiar filosofo eta olerkaria izan zen.

Moskuko Unibertsitatean eta Londresen egin zituen ikasketak, eta Moskura itzuli zenean hango unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Jakintsua eta hizlari bikaina izan zen; haren filosofiak eragin handia izan zuen bere garaian. Schellingen eta Leontieven jarraitzaile zen. Europako arrazionalisten kontra eta Ekialdeko eta Mendebaleko elizak Aita Santuaren agintaritzapean batzearen alde egon zen; Solonieven iritzian, giza aniztasuna iturri bakun batetik sortua zen eta, beraz, gizonek iturri horretara itzuli eta hartan bateratu beharra zeukaten. Olerkiez gainera, saiakerak ere idatzi zituen; Errusiako errealismo mistikoaren eta sinbolismoaren aitzindaria izan zen. Lan nagusiak: Mendebaleko filosofiaren krisia (1874), Teokraziaren historia eta etorkizuna (1887), Filosofia teorikoa (1897-1899).

Errefentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]